Joan den urtarrilaren 28an EDEtik Elkarrizketak&Ikasketak programaren seigarren saioa egin genuen. Oraingoan, “Berdintasun arloko araudi-esparru berriak enpresetan izango duen eragina” gaiaren inguruan hausnartu genuen.
EDE Enplegu Inklusibo saileko lankideek antolatu eta kudeatu zuten EDEtik Elkarrizketak&Ikasketak programaren seigarren saioa, eta, bertan, honakoen analisiak eta hausnarketak entzuteko eta alderatzeko aukera izan genuen:
- Miren Elgarresta Larrabide, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako zuzendari nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundia.
- Nerea Ibañez García, ASPEGIko, Gipuzkoako Emakume Enpresari, Profesional eta Zuzendarien Elkarteko, presidentea.
- Rosa Peña Ines, ASKORA enpresako Giza Baliabideetako zuzendaria (kolektibitateei arreta emateko zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa: Elikadura, garbiketa, arreta geriatrikoa eta laguntza emateko langileak. Berdintasun arloan hainbat aitorpen jaso duen enpresa da).
- Igone Virto Carrasco, EDE Fundazioaren Enplegu Inklusiboa arloko arduraduna Gipuzkoan.
Izan dugu elkarrizketan, gai hauei buruzko gogoeta egin nahi dugu: gure inguruko enpresetako genero arloko desberdintasunak, araudi mailako eskakizunek duten eragina eta berdintasuna bultzatzeko eta enpleguarekin eta okupazioarekin lotuta emakumeen egoera hobetzeko enpresetan aurre egin beharko diegun erronkak.
Emakundek argitaratutako “Berdintasuna pandemia garaian. Covid-19aren eragina genero ikuspegitik” txostenaren arabera, krisi ekonomikoaren ondorioz sektore batzuetan gertatu den lan-jardueraren murrizketa dela eta emakumeak lan-merkatutik ateratzera “behartuta” sentitzeaz gain, badaude haien kontrakoak izan daitezkeen beste faktore batzuk ere: oraindik indarrean jarraitzen duten genero-arau tradizionalak (emakumeen enplegua gizonezkoena baino garrantzia gutxiagokotzat jotzen da) eta soldata-arrakala (familien kasuan, lehenago baztertzen da emakumeen enplegua batez beste haien sarrerak ere txikiagoak direlako).
2019an, legeriari dagokionez beste aurrerapauso bat eman eta enpleguan eta okupazioan gizon eta emakumeen aukera- eta tratu-berdintasuna bermatzeko presazko neurriak jasotzen dituen 6/2019 Errege Lege-Dekretua onartu zuten. Aipatutako legeriak 3/2007 Lege Organikoan aldaketa esanguratsuak jaso ditu eta, horien artean, hau aipa dezakegu: 50 langile baino gehiagoko enpresa guztiek berdintasun-plana prestatu eta aplikatu behar dute derrigor. Baina, 2020ko urritik aurrera, berdintasun-planak eta horien erregistroa arautzen duen 901/2020 Errege Dekretua eta emakume eta gizonen arteko ordainsarien berdintasunari buruzko 902/2021 Errege Dekretua onartu zirenetik, garatu da modu zehatzagoan 2019ko Errege Lege-Dekretuak xedatutakoa.
Hau da saio honetan jorratu duguna: hausnarketa, azterketa eta ezagutza; genero-arrakala minimizatzen duten eta enpleguan eta enpresetan berdintasuna sustatzen duten lan-ildoak edo proposamenak eraikitzea.
Gai horri buruz hausnartzen jarraituko dugu hurrengo saioan. Gorde data: martxoak 18, osteguna, 9:30etan.
Hausnarketa horien emaitza da honako txostena. Itziar Garayk eta Rocio Salazarrek egin dute, gure lankideak, eta akta grafiko eta dinamiko baten bidez, hitzaldiak laburtzen ditu.
Txostena irakurtzeko egin klik hemen
Gainera, saio osoaren bideoa ikustera gonbidatzen zaitugu: