23 Feb, 2022
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde Laguntzailea 2004. urtean sortu zen, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde aro soziolaboralean sor litezkeen ekimenak sustatzeko eta erakundeek arlo horretan egindako lana aitortzeko. EDE Fundazioak aitortza lortu zuen eratu zen urtean, eta Suspergintzak bost urte geroago. Poz handiz, eta gure erakundeak berdintasunerako politika garatzeko erakusti duen konpromisoari jarriki, beste pauso bat eman dugu Suspertu SLk lortu duen aitortzarekin.
Suspertuk bere lehen diagnostikoa eta berdintasunerako plana egin zituen 2016. urtean, bere jardueraren, lantokien, lan erreferentzien eta lanbide profilen arabera egokituta.
Lorpen horrekin batera, Suspertuko lantaldeen apustua gauzatu da, talde eragilearen, enpresa-batzordearen eta Pertsonen Kudeaketa eta Garapeneko lantaldearen lidergoarekin eta laguntzarekin. Eta, zalantzarik gabe, apustu horretan aurrera egiten jarraitzera animatzen gaitu, bere garapenak plantillan, gure erakundeetan eta ingurunean duen eraginaz jabetuta. Aurrerapauso hau ospatzeko, aurten, Emakunderi diru-laguntza eskatu diogu diagnostikoa eguneratzeko eta II. Plana indarrean dauden arauetara egokitzeko (6/2019 Errege Lege Dekretua, 901/2020 Errege Dekretua eta 902/2020 Errege Dekretua).
Zorionak Suspertu!