22 Sep, 2022
Hiru pauso emango dira:
- 1. SOLDATA AZTERKETA ETA ORDAINSARI ARRAILA
Azterketa hori martxan da dagoeneko. Azterketa horren emaitza eta hobekuntza-neurriak Hirugarren Berdintasun Planean jakinaraziko dira.
- 2. INKESTA LANGILE GUZTIEI:
Oso garrantzitsua da haien iritzien berri izatea, baita Suspertun lan egiten duten pertsonek berdintasuna nola bizi duten jakitea ere. Horretarako, aholkularitza-enpresak inkesta bat prestatu du, guztiz anonimoa, eta irailaren 30era arte egongo da aktibo.
- 3. BERDINTASUNEAN TREBATZEA, LANGILEENTZAT
Suspertun lan egiten duten pertsonak desberdintasunen murrizketan inplikatu ahal izateko prestakuntza eskaintzen dugu. Hamar orduko prestakuntza da (5 orduko bi goizetan banatuta) eta Bultz-Lan aholkularitza-enpresak eskaintzen du.

