16 Jun, 2022

mantenimiento en Donostia
Iaz, SUSPERTU elkarteak “SUSPERTU PROIEKTUA: gizarteratze-enpresaren egokitzapena COVID-19aren eraginaren aurrean” proiektua onartu zuen, EDE FUNDAZIOAREKIN batera aurkeztua, Gizarteratze eta Ekonomia Sozialeko Europako Programa Operatiboaren baitan Ekonomia Sozialeko enpresa eta erakundeei bideratuta egindako diru-laguntzen deialdiaren barruan. Proiektu hori 2022ko ekainaren 30ean amaitzea zegoen aurreikusita. Hau da, amaierako esprintean gaude, amaierako justifikazioa eta memoria prestatzen.

Proiektuak 3 ardatz zituen:

  1. Eremu publikoan nahiz pribatuan LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO AUKERAK AZTERTZEKO, ANALIZATZEKO ETA IDENTIFIKATZEKO diagnostikoa egitea. Diagnostiko horri esker, besteak beste, oinarrizko mantenurako jardueren-ildoa, premiazko ostatu-baliabideen kudeaketa eta Gipuzkoako presentzia indartu behar genituela hauteman genuen.
  2. ESTRATEGIA DISEINATU ETA GARATZEKO FASEA ETA SUSPERTUREN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO PLANA Plan horretatik sortu ziren beste ekintza batzuez gain:
    • Instalazioen mantentze-lanetarako zerbitzua garatzea hurbileko beste erakunde batzuekin lankidetzan. Hor egiten du bat Emausekin batera aurrera daramagun KONPONGI proiektuarekin.
    • Mantentze-lanetarako eta oinarrizko konponketak egiteko prestakuntza-ekintza diseinatu, abiarazi eta garatzea Donostian.
    • Sexu jazarpenaren prebentzioaren, kulturartekotasunaren eta gatazkak konpontzearen inguruko zeharkako prestakuntza egitea.
    • Oñatin – Arantzazun enplegu inklusiborako proiektua garatzea.
    • Proiektu berriei eusteko hainbat pertsona kontratatzea.
    • Eta abar.
  1. SUSPERTU BIRMOLDATZEKO GARAPEN FASEA, EZARPENA ETA PROZESUAREN EBALUAZIOA egiten ari gara, eta, aldi berean, goian aipatutako ekintzak ebaluatzen. Horrek aukera emango digu krisi ekonomiko handiko garaian dugun egokitzeko gaitasuna neurtzeko, eta etorkizunean gure biziraupena bermatzeko bide eta ikuspegi berriak probatzeko.

 

Hemendik lana ondo amaitzea eta proiektuan parte hartu duten eragile eta pertsona guztiei eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen. Egin dezagun aurrera!

Kofinantzatzailea