11 Jun, 2025

laneraiki_suspertu_restauracion
FSE+k kofinantzatuta, CEPES Gizarte Ekonomiaren Espainiako Enpresarien Konfederazioaren bidez, Suspertu erakundeak garatuta, eta EDE Fundazioa erakunde laguntzaile duela, Gizarte-Ekonomiaren eremuan laneratzeko kalitatezko laguntzak garatzea du helburu. Ekonomia inklusiboaren eremuan zerbitzu egokiak eskaintzen ditu, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa lortzeko aukera bermatzeko. Era berean, teknikariak eta zuzendariak negozio-eredu berriei aurre egiteko ere gaitzen ditu.

Proiektuaren barruan aurreikusitako prestakuntza desberdinen esparruan, “Alergenoen kudeaketa ostalaritzako ekipamenduetan” antolatu dugu, Elkolabek emana eta produkzioko teknikariei zuzendua. Proiektuaren ardatzetako bat, hain zuzen ere, sukaldaritza sozial inklusiboaren esparrua da, negozio-eredu berri gisa, prestakuntza-proposamen berritzaile eta kalitatezkoa duena.