10 Feb, 2023
Hiru urte geroago, berriro ospatuko dugu Suspertu Eguna eta oraingoan EDE Fundazioaren egoitza nagusian izango da. Horri esker, Suspertuko langile guztien eta EDE Fundazioko gainerako proiektuen eta pertsonen arteko topaketa eta elkar ezagutza ahalbidetuko dugu.
Otsailaren 3an, Apostólicas Etxeko patioan, berriro aktibatu genuen Suspertu Eguna. Hitzordu horretan, EDE Fundazioak bultzatutako lan-munduratze enpresa, Suspertu SL, osatzen dugun guztiok Euskadiko txoko ugaritan banatuta dauden gure instalazio eta proiektuetatik gerturatzen gara proiektu komun baten inguruan lanean ari diren pertsona gisa informazioa eta bizipenak partekatzeko.
Ekitaldi hau 2019ko abenduan egin genuen azken aldiz. COVIDak eta murrizketek ekitaldia antolatzea eragozten zuten, baina hotz egiten zuen arren, 60 lagunek baino gehiagok topaketarako, lankideen artean hizketaldi bat izateko eta elkarren aurpegiak ezagutzeko aukera izan genuen. Izan ere, huraxe zen pertsona askorentzat lehen aldiz topo egiten zuten eguna. Izan ere, fisikoki aldenduta dauden instalazio eta proiektuetan lan egiteak eta horren ezberdinak diren ardurak izateak proiektu komunaren nortasuna galtzera eramaten gaitu batzuetan, gure egunerokoan zentratzen garelako. Horregatik iruditzen zaigu garrantzitsua Suspertu Eguna.
Suspertuko langileria osatzen dugun pertsonen arteko konexioak eta topaketa sortzeaz gain, edizio honetarako ezarritako beste helburuetako bat izan da Suspertu proiektua EDE Fundazio barruan proiektu garrantzitsua dela eta Fundazioko zein Suspergintzako gainerako proiektuekin konexio ugari dituela ikusaraztea. Horretarako, EDE Fundazioko eta Suspergintzako koordinatzaileek koordinatzen dituzten proiektu ugariak aurkeztu eta gure lan-munduratze enpresatik garatzen diren zerbitzuekin ditugun loturak azaldu zituzten.
Ohikoa den moduan, topaketa proiektu ugarietako sukaldeetan prestatutako janariekin egindako mokaduarekin amaitu genuen. Mokadu hartan, nola ez, Simon Bolivarreko eraikinean lan egiten duten pertsona ugari elkartu ziren eta, amaiera emateko, postreen lehiaketa bikaina egin genuen. Bertan, gazta-tartak, etxean egindako flanak, brownieak, San Blas opilak, bizkotxoak… dastatu genuen. Oraingoan, postre guztien maila handia zela eta, eta goxoena zein zen zehaztea ezinezkoa zenez, lehiaketa berdinketa teknikoarekin amaitu zen.