14 Mar, 2024

Kai_Eder
Joan den martxoaren 5ean, Suspertu elkartea ilusioz beteriko proiektu berri batekin hasi zen Plentzian: Kai Eder klub sozial ospetsuaren ostalaritzaren kudeaketa

Denbora errekorrean, zerbitzu bat eta ad hoc ekipo berri bat jarri ditugu martxan bezero-profil berri horri erantzuteko. Bertan, kontratatutako 7 pertsonetatik 4 laneratzeko kontratu batekin hasi dira bertan.

Lezamako esperientziak erakutsi digunez, beste proiektu batzuetan ez bezala, Kai Ederren bere instalazioetan eta jabetzarako egiten dugu jarduera, eta beraz, bai negozio-eredua bai ekipoaren konfigurazioa berezitasun horretara egokitzeko egin dira.

Azpimarratu nahi dugu eskaintza zabalik dagoela bai bazkideentzat eta baita publiko orokorrarentzat ere. Astegunetan zein asteburuetan menuak eskaintzen ditugu, baita beste edozein ospakizunetarako hitzartutako menuak ere.

Baina zure gustukoa bada txopito batzuk edo baratzeko txibierro batzuk marianito batekin dastatzea, Plentziako badiaren ikuspegi zoragarriez gozatzen duzun bitartean, Kai Eder ere zure lekua da.