Urteko mugarri garrantzitsu bat Guruzu Jatetxea urrian ireki izana izan da. Proiektu gastronomiko berri horrek eragin soziala duen sukaldaritza-eredua indartzen du, elikagaien kalitatea eta segurtasuna jasangarritasunarekin uztartuz.
2025ean, Donostiako Otxoki Bokateria Taberna markaren berrikuntzan ere egin da bere nortasuna eta posizionamendua eguneratuz, publiko eta kontsumo-testuinguru berrietara egokitzeko. Era berean, Bilboko Erromesen Aterpetxeko “Uraska” taberna gastroaren etorkizuneko kudeaketa-eredua diseinatu eta definitu dugu. Proiektu hori garapen-fasean dago gaur egun, Bilboko Udalarekin eta Done Jakue Bideko Erromesen Elkartearekin batera.
Aitzitik, 2025ean Kai Eder (Plentzia-Bizkaia) jatetxearen kudeaketa amaitu dugu, langileen kontratua beste ostalaritza-proiektu batzuetan subrogatuz.

