10 Jan, 2024

UBA_aurrea
Donostiako UBA Hostelen kudeaketa berriak, Suspertu SL gure gizarteratze-enpresatik abian jarri dugunak, 17 postu sortu ditugu, horietatik 10 lau lantaldetan (harrera, kafetegia, garbiketa eta mantentze-lanak) laneratzeko lanpostuak. Donostiako Udalak Donostia Sustapenaren bidez bultzatuta, ekimenak Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren babesa du.

Suspertu SLk Uba Hostelen sortutako kontratuek 1 eta 3 urte arteko iraupena izango dute, eta pertsona horiei lan-merkatu arruntean sartzeko gaitasuna eta laguntza emango zaie. Hori gaitasun profesionala hobetzeko prestakuntza ematen duten profesionalen bidez egiten dugu, eta laneratzeko ibilbidean laguntza emanez, lan-merkatu arruntean sartzeko bitartekotza batekin amaitzea espero duguna.

Lana aurkitzeko zailtasunak dituzten langabeak ditu jomuga programa honek, eta bereziki, honako gizatalde hauek:

  • Birkualifikatzeko beharra duten 45 urtetik gorako pertsonak.
  • Lan-esperientziarik gabeko 30 urtetik beherako gazteak
  • Etorkinak
  • Iraupen luzeko langabeak
  • DSBE edo EGB jasotzen dutenak

Kontratatutako pertsonez gain, Uban egiten den jarduera baliagarria izango da Sustapenak nahiz beste gizarte-erakunde batzuek bultzatutako prestakuntza-ekintzetako praktiketako pertsonak hartzeko.

Aterpetxe normal bat baino zerbait gehiago

Proiektua aurkezteko prentsaurrekoan, UBA Hostel herritar guztientzako zerbitzua dela azpimarratu zen, ez bakarrik Hostelen ostatu hartzen duten pertsonentzat. Helburu horrekin, kafetegia eta Otxoki jatetxea bultzatu nahi ditugu, eskaintza interesgarria eskainiz Donostiako bizilagunentzat.

Uba Hostel Ametzagaina parkean dago, Donostiako birika berdeetako batean. Hori dela eta, eraikina zuhaitz handiz eta lorategiz inguratuta dago, eta erlaxazio-sentsazioa ematen die ostatu hartzen duten pertsona guztiei.

Uba Hostel aterpetxeak 196 plaza ditu, kanpora ematen duten 44 logelatan banatuta, Donostiako Ametzagaina parke ederrari begira.

12 gela bikoitz10 laukoitz eta sei pertsonarentzako 22 gela ditugu, eta oheak edo gelak erreserbatzeko aukera eskaintzen dugu.