Ganbara, Bizkaiko asoziazionismorako guneak

2006an, halaber, Ganbara eratu zen, Boluntak kudeatzen duen proiektua. Ganbarak Bizkaiko erakunde sozial solidarioen esku bulego eta areto balioaniztunak jartzen ditu jarduerak egiteko. Bizkaian elkarte solidarioak sustatu nahi ditu, erakunde sozialak kudeatzeko azpiegiturak, baliabide teknikoak eta zerbitzuak eskainiz.

Boluntak lehen urratsak eman zituen.

Boluntak, Boluntariotzarako eta Parte-hartzerako Agentziak, Bizkaiko erakundeen, boluntarioen eta boluntariotza-lanean hasi nahi duten guztien sustapen-beharrak estaltzen ditu. Zerbitzu osoa, doakoa eta kalitatekoa eskaintzen du: aholkularitza, prestakuntza, laguntza, informazioa eta abar. BBK Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta EDE Fundazioak sustatutako ekimena da.

EDE Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde kolaboratzailea

Era berean, 2011, Lanbidek hartu zituen Enplegu Politika Aktiboen transferentziak eta urte horretatik aurrera EDE Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde kolaboratzailea bihurtu zen, bai orientazio-ekintzak egiteko, bai prestakuntzako lanbide-ekintzak egiteko. (Lehen INEMekin izaten zuen harremana). Gerora, eta Lanbideko beste erakunde kolaboratzaile batzuekin izandako harremanen ondorioz, 2013an Bategin Taldea gauzatu zen, bazterketa-egoeran..Gehiago ikusi