15 Sep, 2023
Ikasleen curriculuma sendotzera bideratutako hezkuntza-programa anitzak eskaintzen ditugu, eta, hori bermatzeko, ikastetxeetatik zein hezkuntza-elkarteetatik datozen taldeen egonaldietarako orientatutako hainbat aterpetxe ditugu. Hauek dira 2022-2023an kudeatu ditugun eskola-programarik arrakastatsuenetako bi.
Marinela naiz
Lekeitioko herrian kokatzen dugu, non Euskadiko hainbat tokitako 150 ikastetxek parte hartu duten. Programa itsas ingurunearekin lotutako aisialdiko jarduerak egiteko prestatuta dago: arraunketa, mendi irteerak, hondartzako jolasak, gynkanak…
Inguruarekin blai
Gorbeiako parke naturalean dagoen Sarria herrian egiten dugu. Bertan, Euskadiko hainbat tokitako 80 ikastetxe inguruk parte hartu zuten, eta naturara eta ingurunera hurbiltzeko aukera izan zuten, aire zabaleko jardueren bidez.
