Gizarteratzeari eta emakumeen aurkako indarkeria matxistari buruzko prestakuntza gizarte-zerbitzuetan

2022. eta 2023. urte osoan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuko Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeei Laguntzeko eta Gizarteratzeko Zerbitzuak abian jarri duen prestakuntza-plan espezializatu batean parte hartzen ari gara, Gizarte Zerbitzuei eta Gizarte Politikari buruzko Dokumentazio Zentroaren laguntzarekin. Planaren helburua da oinarrizko prestakuntza komuna ematea bigarren mailako arretako sareko profesional guztiei, esku-hartze ereduaren aldaketan…

Aldi baterako babesa eskatzen duten ukrainarrentzako egoitza-bizitokiak

2022ko otsailaren 24ean Errusiak egindako inbasioak Ukrainatik pertsonak eta familiak lekualdatu zituenez, 4 ostatu espezifiko jarri genituen martxan Faduran, Boluetan, Atxurin eta Kastrexanan. Beren herrialdetik babes eta aldi baterako harrera bila ihes egin zuten 500 ukrainar baino gehiago artatu genituen. Erantzun humanitarioa Lantegi Batuakekin, Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordearekin, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioarekin, Getxoko…

Ezagutu Programa– Olakueta Etxea.

Ezagutu Olakueta Etxea – Ate irekiak sentsibilizazio ekimen bat da, pertsona eta familia migratzaileentzako aldi baterako harrera zentroa Berrizko biztanleengana hurbiltzea bilatzen duena. Zentroaren funtzionamendua, bertan bizi diren pertsonen errealitatea, testigantzak eta bizitza-historiak ezagutzea eta bi aldeen arteko gizarte-harremanak sustatzea da helburu nagusia. 2022an, Partaidetzarako Udal Kontseilua osatzen duten pertsona eta erakundeekin jarri zen martxan.…

Zentzu guztiak haurren eta nerabeen indarkeriaren aurka: eskubideen sustapena eta prebentzioa

EDE Ezagutza haurren eta nerabeen aurkako indarkeriaren kontrako 2022-2025 euskal estrategiaren jarraipena eta ebaluazioa egiten ari da. Apirilaren 24an, gaia agenda programatiko eta instituzionalaren erdigunean jartzeko eta horren inguruko ezagutza sustatzeko, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak antolatutako jardunaldi bat egin zen. 100 pertsona inguruk parte hartu zuten ekitaldian, eta Nerea Melgosa Vega…