09 Maiatza, 2023

conocimiento_mesa_gipuzkoa
EDE Ezagutzatik Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera ari gara Gipuzkoan Indarkeria Matxistaren Arreta Koordinatzeko Erakundearteko Mahaia dinamizatzen. EAEn lurralde-mailan eratzen den lehen mahaia da, indarkeria matxistaren biktimekiko esku-hartzearen erantzunak zeharkako ikuspegi batetik (ez da arreta sistema bakar batean zentratzen) eta ikuspegi praktiko batetik (irtenbide operatibo eta bizkorrak bilatzen ditu) hobetzera bideratua.

Mahai hau erakunde eta sistema ezberdinen arteko lankidetza hobetzeko eta biktimei erantzun integralagoa emateko topagunea da.EAEn emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei ematen zaien arreta koordinatzeko Erakundearteko III. Akordioan jasotako konpromisoetako bati erantzuten dio.

 

Zergatik eta zertarako Mahai hau?
  • Erantzunak hobetzeko aukera bat da, indarkeria mota horri aurre egiten diotenei (emakumeei eta haien seme-alabei) arreta integralagoa eskainiz, intersekzionalitatearen eta ahalduntze-printzipioaren ikuspegitik.
  • Irizpideak kontrastatzeko eta erabakiak koordinatuta hartzeko gune egokia da, bereziki, konplexutasun handieneko egoerei dagokienez.
  • Oraindik bete gabeko beharrei erantzutea bilatzen du, eta ahaleginak eta birbiktimizazioak bikoiztea saihesten du.

 

Zein da bere balio diferentziala?

Irtenbide praktiko eta arin partekatuak bilatzea, lurraldean egiten den esku-hartzean aldaketa positiboak eragiteko.

  • Lurraldetasuna: lurraldearen inguruko irizpideak eta hausnarketak bateratzea.
  • Erantzunkidetasuna: erantzun integralagoak bilatzeko hainbat sistema
  • Operatibitatea: ekintzara eta emaitza ukigarriak eta ikusgarriak lortzera bideratua.
  • Politika-Teknikoa: hausnarketa praktikoa erabakiak hartzearekin lotzea.

 

Nork parte hartzen du?

Biktimei arreta ematen diharduten erakundeen lurralde-eremuko antolaketa-unitateek modu egonkorrean parte hartzen dute, baita beste erakunde eta eragile batzuek ere, elkarlanean.

Mahaia Gizarte Politiketako Saila ari da bultzatzen, Aldundiko Berdintasun Organoaren laguntzarekin.

 

Nola antolatuko da?

Batzorde Teknikoa urtean hiru aldiz bilduko da gutxienez, informazioa, ezagutza, ikaskuntzak eta jardunbide egokiak trukatzeko, kasuak aztertzeko, hausnartzeko, irizpideak adosteko eta koordinazioa eta arreta hobetzeko irtenbideak proposatzeko.

Osoko Bilkura Mistoa, politikariek eta teknikariek osatua, urtean behin bilduko da Batzorde Teknikoaren lanaren emaitzak ebaluatzeko eta hurrengo urteko Batzordearen lana planifikatzeko.