Kudeaketa digitala, gero eta beharrezkoagoa

HARITUlab-en Hezkuntza-normaltasun berrian inklusio digitala programaren proiektuko azken hiruhilekoan sartuta gaude dagoeneko. Iberdrola Fundazioak babestutako programa. Programak urratsak eman ditu eragilez eragile, familiaz familia 2021ean zehar eta, pixkanaka-pixkanaka, laguntzaileen eta eragileen sarea osatzen ari gara. Kasu askotan, ahoz aho iritsi gara haiengana. Horren aurretik, gure esperientziaren eta ikaskuntzen berri eman dizuegu sarrera hauetan: Olakueta Etxea…

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako Egoitza-zerbitzuak

Egoitza-zerbitzuak: berehalako harrera-zentroa (Urrats I), egonaldi ertainetarako harrera-zentroa (Urrats II), eta autonomiarako etxebizitzak indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzat.   2020an hasi ginen Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendekoa den zerbitzu honen kudeaketa osoaz arduratzen. Egoitza-harrera eskaintzen die zerbitzuak indarkeria matxistaren biktima diren emakume adinez nagusiei edo adingabe emantzipatuei, haien seme-alaba adingabeei eta emakume horien mende dauden haien…

Olakueta etxea

Olakueta Etxea, migratzaileentzako harrera- eta laguntza-zentroa

Olakueta Etxea zaurgarritasun-egoeran dauden migratzaileak aldi baterako hartzen dituen zentroa da, eta lehenetsitako arreta ematen die beren kargura adingabekoak dituzten emakumeei eta familia ugariei. 2018ko irailetik, Eusko Jaurlaritzak Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez Olakueta Etxea Migratzaileei Aldi Baterako Harrera Zentroa martxan jarri zuenetik, 16 herrialdetatik (Kolonbia, Georgia, Ukraina, Maroko, Aljeria, Kamerun,  Ginea Konakry, Ginea Bissau,…