26 Oct, 2022

Guia_mujer_web
Gida hau izaera didaktikoa du, gai honen inguruko ikuspegia zabaldu eta sakondu nahi du, egunerokoan topa ditzakezun tratu txar egoerak hautemateko erreferentziak eta estrategiak eman, baita laguntzaren lehen urratsak bideratzeko eta beharra duten adineko emakumeak espezializatutako baliabideekin harremanetan jartzeko jarraibideak eman ere.

Kolektibo horren aurkako hainbat indarkeria mota daudela badakigun arren, hala nola familia barruko indarkeria, erakunde-indarkeria, edo sexu-indarkeria, gida honetan bikotearen edo bikotekide ohiaren eremuan izaten den indarkeria izango dugu ardatz, gaur egun dagoen arazorik ezkutuenetako bat baita. Adineko emakumeen aurkako indarkeria jorratzea bereziki beharrezkoa da genero-bereizketak eta -desberdintasunak indar guztiarekin dirauten testuinguru batean, pixkanaka zahartzen ari den (emakumeak batez ere) eta emakume horiek pairatu duten indarkeria erabat ikusezina izan den gizarte batean.

Gida hau profesionalei, boluntarioei eta lana adineko pertsonen inguruan (elkarteetan, zahar-etxeetan, osasunzentroetan, zerbitzu sozialetan eta giza-baliabideetan…) garatzen duzuen gainerako eragileei zuzenduta dago nagusiki; izan ere, laguntza-eginkizun ezinbesteko bat izan dezakezue kolektibo horrekin duzuen hurbiltasun eta harremanarengatik.

Asmoa ez da gidaliburu bat izatea edo metodologia zehatz bat ezartzea, zuen lana eraginkorragoa egin eta aurrerapausoak emateko gomendioen eta argibideen gida bat izatea baizik; eta gaitz sozial eta estrukturala den emakumeen aurkako indarkeria matxista esagerrarazteko lehentasunezko zeregin kolektiboari ekarpena egiteko ahaleginak batzea.

Gidan zehar, adineko emakumeez orokorrean hitz egiten dugu (kolektibo gisa), baina bere aniztasuna ahaztu gabe. Azaltzen dugun jarraibide eta gomendio bakoitza egokitu beharko zaio laguntza ematen diogun emakume bakoitzari. Bizitzako etapa horri eta inguratzen duen guztiari zentzua hartzeko duen modua, eta bera nola dagoen, aldagai eta elkarrekintza konplexu askoren emaitza da.

Deskargatu gida

Gidaren aurkezpena

2022ko urriaren 25ean jendaurrean aurkeztu genuen Gida. Ekitaldia Bilborocken egin zen, eta bertan izan ziren adineko emakumeekin lan egiten duten erakundeetako ordezkariak eta Teresa Laespada (Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun foru diputatua), Miren Elgarresta (Emakundeko zuzendaria).

Marta Mojas, Raquel Pasadas eta Carolina Carazo lankideek Gidaren aurkezpena egin zuten ekitaldi honetan, eta Mónica Ramos Toro doktorearen (Geroantropologo Feminista. UNATEko koordinatzaile teknikoa. Unibertsitate Iraunkorra eta PEM. Adinekoen Europako Patronatua). Ekitaldia amaitzeko, Manuela Eguiguren Elkarte Soziokulturaleko ordezkari batek testu bat irakurri zuen, azken urteetan eraildako emakumeen izenen proiekzioarekin batera.