Aurkezpen-gutuna
Aurkezpen-gutuna
Gure jardueraren emaitzak
Gure jardueraren emaitzak
Garapenak
Garapenak
Proiekzio soziala
Proiekzio soziala
Pertsona-sarea
Pertsona-sarea
Kudeaketa-arloa
Kudeaketa-arloa
Aliantza-erkidegoa
Aliantza-erkidegoa
Datu ekonomikoak
Bilakaera ekonomikoa
Gure jardueraren emaitzak
128.100
pertsona izan ziren gure ekintzaren onuradunak
478
proiektu garatu dira
(62% 2025ean hasi dira)
849
erakunderi eman zaie arreta
2.404
pertsona egoera ahulean edo kalteberatasunean artatutak
12.957
haur eta gazte haur eta gazte programetan
540
lagun laneratze-prozesuetan
32.598
aholkularitza- eta ikerketa-ordu
4.200
prestakuntza-ordu profesionalentzat eta boluntarioentzat
13.256
orduko orientabidea, prestakuntza eta bitartekotza enplegu inklusiboan
43
instalazio kudeatu: egoitza sozialak, aterpetxeak, jatetxeak…
112.385
gaualdi ostatu turistikoetan

Gure jarduera bost inpaktu handitan identifikatzen dugu:
- Kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak gizarteratzea
- Enplegagarritasuna eta laneratzea
- Eskubideak finkatzea: berdintasuna, aniztasuna eta gizarte-politika inklusiboak
- Herritarren parte-hartzea eta garapen komunitario iraunkorra indartzea
- Hirugarren Sektore Soziala indartzea
Garapen berriak
EDE Fundazioarentzat ziklo berri baten hasiera ere izan den urtea itxi dugu. 2024an Fundazioaren Patronatuaren Batzordea eta Zuzendaritza berritu ondoren, 2025 konpromiso berrituez eta erronka berriez beteta iritsi zen, eta horiei erantzun behar genien.
Horien artean, zalantzarik gabe, gure 👉🏾 egoitza nagusi berritura itzultzea izan da unerik garrantzitsuenetako bat, bi urte baino gehiagoko lanen, lekualdaketen eta deserosotasunen ondoren. 5.000 m2-ko azpiegitura berri honek ekosistema berean biltzen ditu gure erakundearen apustu nagusiak: prestakuntza eta enplegu inklusiboa, bazterketa-arriskuan dauden pertsonekin esku hartzea, bazterketa-arriskuan dauden kolektiboentzako bizitegiak, gastronomia osasungarria, kultura-eskubideen defentsa, partaidetza eta garapen komunitarioa, sareko lana eta aliantzak.
Nabarmendu behar dugu 👉🏾 GURUZU Jatetxea-Plaza; izan ere, jatetxe sozial ireki gisa eta publiko guztientzako doako kultur programazio unibertsal baten aktibatzaile gisa, topaleku eta erreferentzia-gune bihurtu da Bilbon.

2025ean hazi egin gara erakunde gisa, proiektu, azpiegitura, fakturazio eta langile kopuruan. Baina albisterik onena da, batez ere, 👉🏾 gizartean eragiteko gaitasunean aurrera egin dugula, eta proiektu berri horiek guztiak, gure energiak agortu beharrean, bide onetik goazela berresten ari direla, eta EDE Fundazioak bere misioarekin duen erantzukizuna suspertzen ari dela. Gero eta desberdintasun eta behar sozial handiagoak dituen mundu aldakor honen aurrean, gure jardun-eremuetan irtenbide berriak bilatzeko konpromisoa inoiz baino irmoagoa da.
Gure pertsona-sarea

Kontratatutako pertsonak, guztira:
478
353 emakume
125 gizon
(urteko batez bestekoa)
Boluntarioak, guztira:
39
29 emakume
10 gizon
Gizarteratze-prozesuetan dauden pertsonak, guztira:
134
77 emakume
57 gizon
EDE Fundazioa: 130 pertsona
84 emakume / 46 gizon
Suspergintza Elkartea: 256 pertsona
207 emakume / 49 gizon
Suspertu SL: 116 pertsona
65 emakume / 51 gizon
Barne-prestakuntzari buruzko datuak
263
prestakuntza-ekintzak
5.936
emate-orduak
386
prestatutako pertsonak
292 emakume / 94 gizon
15
barne-prestakuntzako batez besteko orduak
39,8
langileen batez besteko adina
Pertsonen Garapen eta Kudeaketaren arloa
Pertsonen Garapen eta Kudeaketaren arloak hainbat ekintza bultzatzen ditu zeharkako batzordeen bidez: boluntariotza, berdintasuna, euskara, emakume liderrak, ingurumen-jasangarritasuna eta teknologia.
EDE Fundazioak eta Susperginzta Elkarteak bat egin dugu Kontzilia Sarearekin, erantzunkidetasunarekin eta lana eta familia uztartzearekin konprometitutako erakunde eta enpresen taldearekin.
Gure erakundean indar handia duen mezua da Egin Dezagun Euskaraz. Euskararen erabilera indartzeko beste ekintza batzuen artean, 2025ean Suspertu SLko langileei Euskara A1 maila egiteko aukera eskaini genien.
Euskara planari dagokionez, zilarrezko ziurtagiria lortu dugu Suspergintzan. Ziurtagiri horrek euskararen presentzia eta erabilera arlo sozioekonomikoan zenbateraino normalizatu den aitortzen du.
Lan-arloa
2025ean, entitateetako plantillek hazkunde handia izan dute; izan ere, 2024an 431 langile zeuden guztira, eta 2025ean, berriz, 584. Hori guztia Bizkaian eta Gipuzkoan jardueraren hazkundearen eta proiektu eta zerbitzu berriak finkatzearen isla da.
Lan-harremanen esparruan, ordainsari-sistemaren orekan eta antolaketan aurrera egin da, erantzukizun-osagarrien barne-sistema berrikusiz eta hiru erakundeetan homogeneoki ezarriz, gero eta konplexuagoa den organizazio-errealitate batera egokituz.
Halaber, 2025ean zehar, erreferentziazko hitzarmen kolektiboak Euskadiko lurralde-esparruetara egokitzeko prozesua osatu da, eta erkidego eta probintzia mailako hitzarmenak soilik aplikatu dira, hala nola esku-hartze sozialekoak, ostalaritzakoak, ostatuetakoak eta garbiketakoak. Aurrerapen horri esker, estatuko hitzarmenei buruzko aipamenak ezabatu dira, eta langileen lan- eta soldata-baldintzak hobetu dira.

Gure aliantzak
Elkarteen mugimendua eta Hirugarren Sektore Sozialeko sareak sustatzea eta babestea da gure nortasunaren eta misioaren elementuetako bat. Bere adierazleetako bat hainbat saretan dugun parte-hartzea da.
2025ean zehar, Zuzendaritza Batzorde eta EAPN-EUSKADI, Gizatea, Sargi (Gipuzkoa) eta Euskadiko Finantza Etikoen Elkarteko hainbat lan-batzordetan gure presentzia izan da. Gizardatz-Hirekin patronalaren lehendakaritza ere mantentzen dugu. Sare horietatik harremanetan gaude Sareen Sarearekin (Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Sarea). Eta beste aldetik, tamaina txikiagoko dozena bat komunitate-taldetan presentzia zuzena dugu beren batzarretan.
Berrikuntza gisa, 2025ean lankidetza-akordio esanguratsu bat sinatu dugu Rural Kutxaren Gizarte Ekintzarekin. Gainera, hainbat arlotako erakundeekin aliantza instituzionalak hasi edo areagotu ditugu: Sukaldaritza (Basque Food Cluster, Neiker), Inpaktu Soziala (Eraldatu, Fundazioen Funtsa) eta Kultura (Gertu Kultura, Pentagrama Fest).
Estatu mailan, Didanian (Aisialdi hezitzailea eta borondatezko hezkuntza eta boluntariotza) eta FACIAMen (etxegabetasuna) dugun parte-hartzeari eusten diogu.
Eta Europa mailan, New European Bauhaus (NEB) eta ComHom erakundeen partner sozial izaten jarraitzen dugu Euskadin.





