IBILBIDEA
HIZKUNTZA-POLITIKA
Hizkuntza politikaren helburu nagusia, EDE Fundazioan euskararen presentzia eta erabilera areagotzea da. Horretarako hainbat irizpide finkatzen dira. Gai izan behar dugu zerbitzu guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan emateko, betiere, herritarren hizkuntza eskubideak bermatuz.
Azken urteetan Euskara Batzordeak eta zenbait lankidek egindako lanaren ondorioz, “EDE Fundazioaren Hizkuntza Politika Linguistikoa” liburuxka aurkeztera gatoz. Liburuxka honetan jasotzen dira EDE Fundazioan euskara eguneroko
lanean erabiltzeko oinarriak eta irizpideak. Hauek aintzat hartuz, posible izango da euskararen normalizazio-prozesuan aurrera egitea.