TEAL

TEAL erakundeen eskola gaur egungo lan-kulturari buruz hausnartu nahi duten erakundeei laguntzeko ekimena da, eta, hortik aurrera, TEAL paradigmak gidatutako egokitzapen- eta eraldaketa-bidaia bat hasteko.

Mundu osoko eta tipologia desberdineko erakundeak paradigma berri bat hartzen ari dira, erronka berriei antolaketa-kultura berrituaren bidez aurre egin ahal izateko: Teal paradigma (Frederic Laloux, erakundeak berrasmatzea).

Sektorean daukagun erronkarik handiena pertsonak zentroan egotea da: artatzen ditugun pertsonak, erakundearen jarduera gauzatzen duten pertsonak, etab. Erakundeek entitate eraginkor eta afektiboa izateko erronkari egin behar diote aurre, eta kalitatea lortu behar dute, berotasuna alde batera utzi gabe.

TEALek antolaketa-kultura sustatzen du, non pertsonak zentro diren eta lan egiteko modu autonomoagoak eta elkarlanekoagoak dituzten eta ongizatea sustatzen duten.

ZERGATIK DA METODO BERRITZAILEA?

Antolaketa-kultura batetik bestera ibiltzea da aldaketa lortzeko modurik eraldatzaileena. Horrek esan nahi du erakundearen “DNA” berritu behar dela, eta horrek eragina izango duela erakundearen etorkizunean.

Zehazki, erakundeari galdera hauek egiten dizkio:

  • Zer antolaketa-kulturak definitzen gaitu?
  • Zer bilakaera izan du gure xedeak?
  • Zer antolaketa-egitura behar dugu erronkei aurre egiteko?
  • Zer ahalduntze-maila nahi dugu gure talde eta pertsonentzat?
  • Nola lortzen dugu gure erakundea pertsonengan zentratzea?
  • Nola bultza ditzakegu aldaketa-prozesuak gure inguruneetan?

Gure organizazio-portaera kontzientzia-maila desberdinen mende dago. Proiektua kontzientzia egoera horiek erakusteko gonbidapena da, espiral dinamiken ikuspegian oinarrituta.

Sustatzen den paradigmarekin bat etorriz, erakundeko pertsona guztiak inplikatzen dira, eta aldaketa-eragileen figura ezartzen da, aldaketarako trantsizioan zuzendaritzari laguntzen dioten bultzatzaile gisa.

Antolaketa-kulturaren trantsizioa bi edo hiru urteko prozesua izan daiteke. Proiektu honen esparruan, seihileko bat irauten duen lehen fase-diagnostiko bat aurreikusten da. Proiektua amaituta, erakundeek erabakiko dute kultura-aldaketan aurrera egiten jarraitu nahi duten ala ez.

NORK PARTE HAR DEZAKE PARADIGMA TEALEAN?

Beren antolaketa-kulturaz jabetu nahi duten erakundeak eta/edo lantaldeak, bai erakunde osoaren formatuan, bai erakundearen zati batean (arlo batean, kudeaketa-unitatean, proiektuan, etab.) inplementatu nahi dutenak. Erakundearen tamainaren arabera, metodologia doituko da.

EXPERIENTZIAK

TEAL Guipuzkoa

TEAL Erakundeak 2

TEAL Erakundeak 3

Amparo González, Fundación Gil Gayarre-ren zuzendaria

NABARMENDUAK

KONTAKTUA