2013tik aurrera nazioartekotze-estrategia diseinatzen hasi ziren, finantzaketa-iturri berriak lortzeari lotuta, baita hirugarren sektorean eta erakundean ia ezezaguna zen lan-esparrua ezagutzeari eta posizionatzeari lotuta ere. Horretarako, Europako Programen Zerbitzua sortu zen, eta hark EDE Fundazioari berari nahiz sektoreko erakundeei eta administrazio publikoei informazioa eman, sentsibilizatu eta euskarria ematen die Europako gaien inguruan eta Europako proiektuak abian jartzeko, garatzeko eta izapidetzeko bidean. Europako proiektu ugari kudeatzeaz gain, 2013 eta 2015 artean EDE Fundazioak EIES Sarearen (Euorpako Informazioaren Euskal Sarea) tresna kudeatzen du, eta 2013tik Europe Direct Informazio-zentroa da, Europa osoan herritarren artean EBri buruzko eztabaida sustatzen, zabaltzen eta informazioa ematen duten 400 puntu baino gehiagoren parte izanik.