EDE Fundazioan 400 pertsona baino gehiago ari gara lanean aldaketa inklusiboak eta iraunkorrak sortzeko, ezagutzaren, zuzeneko esku-hartzearen eta gizarte-ekonomiako eta enplegu inklusiboko proiektuen garapenaren bidez.
Gaur egun, pertsona bat behar dugu lanpostu hau betetzeko:
Abokatua (emakumea eta adingabeak)
Hautatutako pertsona diziplina anitzeko talde batean sartuko da, emakumeen, seme-alaben eta mendeko pertsonen aurkako indarkeria matxistaren eta sexu-indarkeriaren arloan esku hartzeko zerbitzu batean parte hartzeko. Zerbitzu horren helburu nagusia honako hau izango da:
Erabiltzaileei eta profesionalei orientazioa eta laguntza ematea, ikuspegi feminista duten prozedura judizialei buruz.
Horretarako, eginkizun hauek izango ditu:
- Erabiltzaileei honako hauei buruzko informazioa ematea: salaketa, banantzea eta dibortzioa, bisita-erregimena, zaintza partekatua, babesteko eta urruntzeko aginduak, egoitza-baimenak, lan-baimenak, nazionalitatea, etab.
- Erabiltzaileei aholkularitza eta orientazioa ematea, emakumeek prozesuan dituzten prozedura judizialei eta legezko beste izapide batzuei buruz.
- Proposatutako ibilbidea garatzen laguntzea.
- Erabiltzaileen abokatuekin, poliziarekin, epaitegiekin… hitz egitea prozesu eta izapide judizialei buruz.
- Erabiltzailea judiziorako prestatzea.
- Koordinazioa epaitegi, abokatu eta ertzain-etxeekin.
