EDE FUNDAZIOAn 400 pertsonak baino gehiagok egiten dugu lan aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzen, honako hauek oinarri hartuta: ezagutza, esku-hartze zuzena eta ekonomia sozialeko eta enplegu inklusiboko proiektuen garapena.

Enplegu inklusiboarekin lotuta egiten du lan Suspertu SLk, lan-merkatura sartzeko aldi baterako zailtasunak dituzten pertsonentzako gizarteratzeko eta lan-munduratzeko enpresak. Prozesu horretan, prestakuntza eta orientazioa ematen diegu, enplegu normalizatua lortzen laguntzeko. Prozesuak gainera, lan-kontratua, produkzio-lana eta tutoretza profesionala barne hartzen ditu.

Suspertu SLren helburua da jarduera-lerro ugariren bidez enplegu inklusiboa sortzea. Lerro horietako bat da, hain zuzen ere, instalazioen, ostatuen eta/edo egoitzen kudeaketarekin lotutakoa.

Lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea, eta kudeatzen ditugun zerbitzuen kalitatea uztartu nahi ditugu.

 

Testuinguru horren baitan, Suspertu SLk postu hau betetzeko pertsona bat behar du:

 

OSTALARITZAKO LOKALAREN ARDURADUNA. Otxoki

Hautatutako pertsona zeregin hauek egiteko sartuko da taldean:

 

  • Plangintzarako, estrategiarako eta ebaluaziorako barne-koordinazioa.
  • Instalazioko pertsona-taldea kudeatzea: taldearen egutegiak eta ordutegiak prestatzea eta horien jarraipena egitea.
  • Zereginak esleitzea, lanak banatzea eta egoera pertsonalei erantzuna ematea.
  • Eskaintza gastronomikoa diseinatu eta gainbegiratzea.
  • Aterpetxearekin batera koordinatzea elikadura-zerbitzuak eta espazioen erabilera.
  • Instalazioaren plangintzan eta kontrol ekonomikoan parte hartzea.
  • Koordinazio-taldearekin batera, emaitza ekonomikoak zehaztea eta kontrol ekonomikoa garatzea: fakturazioa, ordainketak.
  • Instalazioaren kudeaketa-plana zehaztu eta hedatzea.
  • Zerbitzuen garapena gainbegiratzea, kalitatezko garapena bermatuz.
  • Ekipamendua kudeatzea eta jarraipena egitea, horren hobekuntza eta modernizazioa bideratuz: matxurak, konponketak, hobekuntzak.
  • Instalazioaren plan komertziala zehaztu eta hedatzea.
  • Eskariaren eta kostuen arabera, prezioen/zerbitzuen politika finkatzea. -Hornitzaileen kudeaketa.
  • Berrikuntza bultzatzea hobekuntzarako gako gisa: zerbitzu berriak bideratu eta sustatzea.
Prestakuntza

Unibertsitateko prestakuntza

Baldintzak
  • Kudeaketa: ekonomikoa, pertsonena, lan arlokoa…
  • Social media, komunikazioa, sareak…
  • Ofimatika
  • Zerbitzu motaren araberako espezifikoa: turismoa
  • Hizkuntzak

Baloratuko da:

  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Pertsonetara bideratuta.
  • Antolaketa eta plangintza.
  • Baliabideen kudeaketa
  • Lorpenera bideratuta.
Lanpostuaren kokapena Donostia
Soldata 31.000 €
Laneguna Lanaldi osoa

EDE Fundazioalanpostu guztietan jartzen du praktikan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren printzipioa

EDE FundazioaEAEko hizkuntza ofizialetako  edozeinetan bereizgabe lan egiteko gaitasuna duten pertsonak sustatzen ditu

EDE Fundazioaesku-hartze sozialetik datozen pertsonak sustatzen ditu hautaketa-prozesuetan



File name:

File size: