Albisteak
Unibertsitate-prestakuntza amaitzen edo egiten ari diren talentudun gazteek aldi baterako hartuko dute ostatua espazio honetan, bai eta Bilbon zientzia, teknologia edo arteen inguruko proiektu profesionalak edo ikerketak egiten dituzten proiektuak garatzen dituzten pertsonak ere. Bilbao Hostel Coliving, lanerako eta aisialdirako espazio komunak eta ostatua uztartzen dituen Euskadiko lehenengo proiektu pilotua da, Basurtu/Altamira auzoan kokatuta. Suspertuk kudeatzen du proiektua, Bilboko Udalaren laguntzarekin. 

 Suspertuk gazte ekintzaileei eta profesionalei ostatu emateko proiektu pilotu berri bat jarriko du martxan ostatua eta lanerako zein aisialdirako espazio komunak uztartzen dituen espazio batean. Bilbao Hostel aterpetxeak jarri du martxan ekimen aitzindaria, Basurtu/Altamira auzoko udal-instalazioetan. Ostatu-eredu berri bat da, Europan Coliving izenarekin ezagunagoa, eta enpresa- zein gizarte-ekimen gisa planteatzean da, Covid-19ak ustekabean eragindako pandemiaren eta turismoan izan duen eraginaren ostean.

EDE Fundazioaren mendeko Suspertu gizarteratze-enpresak kudeatzen du Bilbao Hostel instalazioa, eta Bilboko Udalaren laguntzarekin egiten du. Euskadin lehenengoz garatuko den proiektu pilotuaren bitartez, beste espazio bat bideratu nahi dute hiribildua unibertsitate-hiri izatearen aldeko apustuari aurre egiteko, non berrikuntza eta ekintzailetza bultzatu eta nazioarteko talentua erakarri nahi diren.

Honako hauek bildu dira ekimena aurkezteko ekitaldian: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, Xabier Ochandiano, Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia eta zentroko arduradunak, José Puyo, EDE Fundazioko zuzendaria eta Toñi Bueno, Bilbao Hostel-eko kidea.

 

Proiektu pilotua

Enpresaren proiektu pilotuaren xedea da unibertsitate-prestakuntza amaitzen edo egiten ari diren (masterrak, doktoretzak…) eta zientzia, teknologia edo arteen esparruan talentua duten gazteei eta aipatutako alorretan Bilbon aldi baterako proiektu profesionalak edo ikerketa-proiektuak garatzen dituzten pertsonei behin-behinean ostatu ematea. Pertsona horiek nahi dutelako parte hartu ahal izango dute proiektuan edo tokiko beste enpresa, ikerketa-zentro eta unibertsitate-zentro batzuetatik etorrita.

Proba pilotuak, gehienez ere, bi urte iraungo du, eta horien ostean proiektuaren jarraitutasuna eta garapena aztertuko dira. Azterketa horren bitartez, honako ezaugarri hauek egiaztatuko dira: tipologia horretako ostatu-formatu bat beharrezkoa den, udal-instalazioak coliving eredura bideratutako leku izatearen egokitasuna eta programaren bideragarritasun ekonomikoa, enplegu inklusiboko proiektuaren ezaugarriei eutsiz.

 

Espazioak eta zerbitzuak

Proiektu pilotua turismo-aterpetxe batean dago, Kastrexana eraikinean, eraikin nagusiari lotua, non askotariko gizarte-zerbitzu eta entitateak biltzen diren, bai eta prestakuntzarako, berrikuntzarako eta ekintzailetzarako espazioak ere. Espazioak egokitu ondoren, lehenengo fasean, proiektu pilotuak solairu bat (8 logela eta 12 oherekin) eta lan- zein jarduera-eremuak, eremu komunitarioak, espazio esklusiboak eta kanpoko espazioak izango ditu. Guztira, coliving eredura bideratutako 1.400 metro karratu egongo dira.

Coliving ereduaren erabiltzaileek, lo egiteko espazio bat, eremu komunak eta lanerako lekuak edukitzeaz gain, honako zerbitzu hauek edukiko dituzte eskura: logelak garbitzeko zerbitzuak, garbitegi-zerbitzua, Internet konexioa, jantokia eta taberna-kafetegi zerbitzua, besteak beste.

Bilbao Hostel Coliving proiektuaren beste berritasun garrantzitsu bat “Bideratzaile” figura izango da. Bertan ostatu hartuko duten pertsona guztien integrazio eta bizikidetza ona bermatuko dute eta lan egiteko eta bizitzeko beharrezkoa den guztia edukitzea ere bai. Hauexek izango dira figura horren zereginak, besteak beste: egonaldiaren jarraipen pertsonalizatua, erabiltzaileen arteko komunitate-sentimendua bultatzea, programatzen diren jarduera guztietan parte hartzera gonbidatuz, eta erabiltzaileak auzoko merkataritza-bizitzan txertatzea, eremuko saltokiekin harremanetarako sare bat garatuz.

Kontaktua