26 Jan, 2020

2005ean, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Adinekoekin Hiri Adiskidetsuak programa jarri zuen martxan. Programaren helburua adinekoen parte-hartzea eta ahalduntzea da, hiri adiskidetsuagoa eraikitzeko helburuarekin parte-hartzea bultzatuz, adinekoen potentziala aprobetxatuz eta zahartzaro aktiborako aukerak sortuz.
Programa lau puntu hauetan oinarritzen da:
- Adinekoek komunitateko kide izateko duten sentipena, bertan parte hartzea eta gizartearen aldeko jarrerak bultzatzea.
- Udalerri integratzailea sustatzea, adineko pertsonetatik, adineko pertsonekin eta adineko pertsonentzat pentsatua.
- Ekintza eraldatzaileak identifikatu eta garatzea.
- Lurraldeko agenteak prozesuan inplikatzea.
Duela urte batzuetatik hona, EDE Fundazioan programa hau Bizkaiko hainbat udalerritan ezartzen laguntzen dugu: Santurtzi, Bilbo, Mungia eta Barakaldo.
Metodologia honetan oinarritzen da: 60 urte baino gehiagoko adinekoez osatutako Talde Eragilea ahaldundu nahi da programaren burua izan dadin fase desberdinetan. Batzordeak gidari-lanak egingo ditu, kontraste-taldea izango da, parte-hartze soziala animatuko du eta udalekin batera udalerrirako neurri adiskidetsuen bultzatzailea izango da.
Landuko diren faseak edo lagunkoitasunean esan ohi dugun moduan, Lagunkoitasunaren zikloak, hauek dira:
- 1º Fasea: Ekintza-planaren diagnostikoa eta prestaketa: bertan, talde eragileak, herritarrak eta dauden udal-baliabideak mobilizatuz, udalerria gizarte-eremu eta eremu adiskidetsu guztietan aztertuko du eta hobekuntzak proposatuko ditu.
- 2º Fasea: Planaren ezarpena: Hobekuntzak egingo dira udalerriaren lagunkoitasunean; era berean, mahai gainean jarritako ekintzen jarraipena ere egingo da.
- 3º Fasea: Ebaluazioa: Programan egindako lan guztia berrikusiko da eta hurrengo ziklorako hobekuntzak baloratuko dira.
- 4º Fasea: Etengabeko Hobekuntza.