03 Jul, 2019

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari atxikitako Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Behatokiak Euskal Autonomia Erkidegoan haur eta nerabeenganako indarkeriaren intzidentziarekin lotuta duen ezagutza zabaltzea ahalbidetzen dion azterketa aurrera eramatea erabaki du, betiere, ikuspegi zabaletik, eta arazo honekin lotuta eskuragarri dauden prebentzioko, detekzioko eta arretako baliabideekin lotuta, eta Euskadin indarkeriaren biktima diren adingabekoei arreta-sistema hobetzeko helburuarekin, geroago sisteman esku hartzen duten eragile guztiak lerrokatuko dituen haur eta nerabeenganako indarkeriaren kontra osoko Estrategia egiteko oinarriak finkatuz.

EDE Fundaziotik, informazioa biltzeko eta aztertzeko teknika desberdinak konbinatzen dituen lan-prozesua diseinatu dugu eta ezagutza taldean sortzea ahalbidetuko du, eragile desberdinak inplikatuz politika publikoak garatzeko eta hobetzeko erabakiak hartzeko zerbitzura jartzeko.

Zehazki, proposatzen diren talde-laneko hiru tailerrek (fase bakoitzean bat) topaketarako aukera eskaintzen dute arlo desberdinetako eragileen eta adituen artean, baita gogoetak modu lasaian trukatzeko ere. Asmoa da pertsona kopuru adierazgarri, baina mugatu batek (25 eta 40 artean) parte har dezala prozesuan hasieratik amaierara eta hiru saioetan parte hartzera gonbidatuak izatea. Ildo nagusiari esker, ekarpenak testuinguruan behar bezainbeste kokatuta egongo dira eta xehetasun maila egokia izango dute, betiere, bilatu nahi den orientazio praktikoarekin eta eraldatzailearekin bat etorriz.

Proiektu honetan jardunbide egokien bilaketak eta sistematizazioak azken fasea elika dezake, beste testuinguruetan gauzatutako ikaskuntzak gure sistema hobetzeko jarraibideak eskaini ahal izatea bilatu nahirik.

Hauek dira proiektuaren helburu desberdinekin lotuta jarraitu ditugun pausoak: