26 Sep, 2023

2018ko azaroan, Bilbok Haurren Hiri Adiskidetsuaren saria jaso zuen. Horren bidez, UNICEFek herrietan eta hirietan haurren alde egindako lana aitortzen du. Lan-prozesua 2015ean hasi zen, udalerriko haur eta nerabeen bizitza hobetzeko hainbat ekimen abian jarrita.
2015ean Bilboko Udalari laguntzen hasi ginen Haurrekin adiskidea den Hiriaren Zigilua lortzeko bidean. Zigilu horrekin, UNICEFek ezagutza agertzen dio Bilboko Udalak umeen eta nerabeen alde egiten duen lanari, eta lan horren garrantzia azpimarratzen du.
2022 ikasturte horretan, Bilboko Haur eta Nerabeen Udal Plana – Etorkizunari Begira- egin dugu. Plan honen helburua udalerriko haur eta nerabeen erronkei erantzutea da, haur eta nerabeen ongizatea, eskubideak eta bizi-kalitatea bermatuko duten printzipioen inguruan lerrokatutako jarduerak hedatuz.
Gainera, Haurren Hiri Adiskidetsuaren Sailarteko Mahaiarekin aldizkako bilerak egin ditugu. Mahai hori 2016an eratu zen eta 15 udal-arlo eta erakundek osatuta dago.
Bestalde, Bilboko Haur eta Nerabeen Udal Kontseilua dinamizatu dugu. Kontseilu hori kontsultarako eta elkarrizketarako organo iraunkorra eta egonkorra da, eta haur eta nerabeen parte-hartzea antolatzea du helburu, udal-politiken esparruan proposamenak egin ditzaten.
Kontseiluko burua alkatea da, eta Bilboko 18 ikastetxeak parte hartzen dute, lehen hezkuntzako 5. eta 6. Mailako, eta bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailako 46 ikaslek, Bilboko haurtzaro eta nerabezaroa errepresentatuz.
Hasieratik orain arte egin denaren denbora-lerro txiki bat hemen ikus dezakezue: