25 Nov, 2020

emaktiva_gipuzkoa
EDE Fundazioko Enplegu Inklusiboaren bidez, Gipuzkoan egoera ahulean eta lanerako desabantaila-egoeran dauden emakumeekin hasi gara lanean, betiere, haien enplegagarritasuna eta lan- eta gizarte-integrazioa hobetzeko gure Emaktiva programaren bidez.

Emaktiva Bizkaian sortu zen duela 5 urte lan eta gizarte arloan gizarteratzeko esperientzia berritzaile gisa. EDE Fundazioak eta Suspergintza Elkarteak (www.emaktiva.org) sustatu dute arrisku-egoeran edo gizarte-bazterkeria edota indarkeria matxista egoeran dauden emakumeak gizarteratzen espezializatutako ibilbideak garatzeko helburuarekin, ikuspegi feministatik eta komunitate-ingurunearekin eta euskal enpresekin sarean. Sortu zenetik, 300 emakumeri baino gehiagori lagundu diegu.

Emaktivako emakumeen enplegagarritasunaren hobekuntza eraginkorrak guztizko laguntza-prozesua inplikatzen du. Emakumeak dira protagonista bakarrak eta beren aldaketa pertsonalaren, konpetentzia arlokoaren eta gizarte eta lan arlokoaren sortzaileak.  Emaktivan, beti batera eta modu espezializatuan eskaintzen ez diren zerbitzuak txertatu eta bateratu nahi ditugu; honako hauek izango dituen lan-eredua: ahalduntze pertsonala eta soziala, lan arloko orientazioa, prestakuntza eta bitartekaritza, laguntza-prozesuekin eta banakako laguntzarekin, enpresekin konektatuta, enplegua sortzen duten agenteak diren heinean.

Emaktivaren lan-ereduak Gipuzkoako Foru Aldundiko Elkar EKIN Lanean ereduarekin bat egiten du. Horri esker, Foru Aldundiaren laguntza izan dezakegu “Enplegua eta gizarteratze-laneratzea sustatzeko Elkar-EKIN Lanean” laguntzen urteko deialdiaren bidez.

 

Hiru hilabete soilik daramatzagu Gipuzkoan eta hogeita hamar bat emakumerekin ari gara lanean.

Lurraldeko 260 erakunde eta administraziorekin jarri gara harremanetan, eta horien artean, elkarlan aktiboan oinarritutako 20 harreman mantentzen ditugu. Modu paraleloan, Gipuzkoako enpresen datu base zabala sortu dugu, eta uneotan, enpresekin, Emaktiva ereduarekin lotuta, harremana lantzen hasi gara.

  • Informazio gehiago nahi duten emakume edo erakunde interesdunek hona jo dezakete: argarcia@edefundazioa.org, edo bestela, telefono-zenbaki honetara deitu: 688 77 28 83