25 Feb, 2019

Epartaidetza Komunitatea izena duen proiektua Gipuzkoako Urola Kostako Udal Elkarteak martxan jarri duen ekimena izan da.

Ekimen hau eskualdeko enpresa eta mota guztietako erakundeetako liderrek eta zuzendariek zuten bakardade sentimendu egoera batetik abiatu zen; eta, prozesu irekiak eta parte-hartzaileak erabiliaz; elkarlanean eta elkarren arteko sinergiak azpimarratuz; beren beharren inguruan gogoeta eginez eta hobekuntza ildoak topatuz eta; lan egiteko era berriak esperimentatuz; konfiantza gune batean, irakaspen gune bat sortzea izan du helburu.

Proiektu honekin EDE Fundazioak hainbat erronkei aurre egin behar izan die:

Lehenik, berritzailea izan den proiektu bera aurrera eramatea. Oso profil ezberdina zuten partaideekin osatu behar zen komunitatea (mikroenpresak eta hamarkada langile zituztenak, ekoizpen industriala zutenak eta zerbitzu hutsezkoak, ikastetxeak eta erakunde publikoak).

Proiektu honek aukera eman digu, Mondragon Unibertsitatearekin batera esparru akademikoan garatzen dugun Pertsona eta Taldeen Coaching Master Profesionalaren  edukiak enpresa eta beste erakunde moten egunekotasunera eramaten.

Bestetik, berez dinamikoa den enpresa-esparru batean moldatu behar izan gara. Beraien zailtasunen aurrean, agendak eta ordutegiak, gure lan plangintza egokitzen joan behar izan gara aurrera egin ahala. Malgutasun handia behar izan dugu.

Eta azkenik, Udal Elkartearen hizkuntza irizpideak kontuan hartu ditugu, eta, beraz, euskaraz lan egiteko eskatu duen enpresari euskaraz mintzatzen duen aholkularia ezarri zaio. Halaber, coaching saioak, komunitate saioak eta ikastaroak irakasle elebidunarekin egin dira eta ahozko aurkezpenetan nahiz material idatzietan euskarari eman diogu lehentasuna.

Aberasgarria izan da oso esperientzia. Ezagutza eta irakaspen ugari barneratu ditugu. Enpresen lehiakortasunaren oinarrian giza faktorea dago, baina badakigu jakin, pertsonen kudeaketa aurrera eramatea ez dela lan erraza, bakartasun sentimendua nagusi da lidergoa beren esku daukatenen artean. Harremana izan dugun liderrekin ezagutzak partekatu dira, zalantzak eta kezkak mahai gainean jarriaz eta hobekuntza taldeen bidez konpromiso zehatzak martxan jarri dira aldaketak gauzatzeko, lidergoa hobetzeko helburuarekin.