28 Feb, 2022

europa_jornada_gobernanza
Topaketa Bost Erronka, Europa bat konferentzia-zikloaren baitan sartuta dago eta Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziak EBren funtzionamendua berregiteko duen rola aldarrikatzen du.

“Gobernantza Europarra eta Euskadik Europar Batasunean duen tokia” jardunaldiak hainbat profiletako analistak bildu ditu Gasteizko Europa jauregian. adituek Europako gobernantzaren erronken eta Euskadik eta gobernantza horrekin lotutako legegintzako eskumenak dituzten beste eskualde batzuen rolaren inguruko gogoeta egin dute. Marian Elorzak, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanen idazkariak, eman dio jardunaldiari hasiera gazteei jardunaldira joan izana bereziki eskertuz, haiek izango baitira Europaren etorkizuna. Horrekin lotuta, Europako Etorkizunari buruzko Konferentzia eta horretarako sortutako plataforma sustatzeak duen garrantzia azpimarratu du. Konferentzia Europako kontratu sozialaren inguruko gogoeta egiteko eta herritarren partaidetza jasoko duten erantzunak konfiguratzeko aparteko aukera dela nabarmendu du. Irekiera-saioa amaitzeko, “gobernantza hobetzea Europaren orainaldirako eta etorkizunerako premiazko gaia da” adierazi du.

Bestalde, EuroBasqueko presidenteak, Irune Zuluagak, nabarmendu du Konferentzia honako hauei guztiei bultzada berria emateko aukera bikaina dela: Europar Batasuna, hiritarren partaidetza, suspertze-plana, trantsizio ekologikoa eta eraldaketa, gizarte zibilaren rola, etorkizunaren aurrean Euskadiko gazteek duten ikuspegia eta Euskadik Europar Batasun Federalean duen tokia. Duela 30 urte, gaurko egunez (otsailak 7), Maastrichteko Ituna sinatu zutela gogorarazi du. Etapa berriaren sorrera ekarri zuen hark, Eskualdeen Batzordea eratuta. Hari esker, Euskadiren moduko eskualdeek Europako erakundeetan zuzeneko partaidetza izatea lortu zuten.

Igor Filibik, EuroBasqueko idazkari nagusiak, ibilbide historiko laburra eta eztabaida kokatzeko gako orokor batzuk aurkeztu ditu: Maastrichteko itunaren bidez formalizatutako Europar Batasuneko eskualdeen aitorpena eta eskualdeekin lotutako gaiaren alderdi ugariak (eskumenei eta pertzepzioei dagokienez). Eskualdeek EBko gobernantzan betetzen duten rolari buruzko gogoeta egiteko gako batzuk eskaini ditu eta, besteak beste, Europako proiekturako eskualdeak funtsezko eragileak direla azpimarratu du.  Era berean, Europako herrialdeen eta eskualdeen arteko asimetria eta heterogeneotasun handiak eragiten duen zailtasun objektiboa aipatu du.

Jardunaldian parte hartu duten 60 pertsona ingururen aurrean, EBko maila ugaritako gobernantzaren eta alderatutako jardunbidearen bilakaeraren, eta EBko gobernantzan eskualdeen partaidetza hobea bermatu ahal izateko proposamenei buruzko laneko bi mahai egin dituzte.

Lehen mahaian, Mikel Erkorekak (Ituna Center for Basque Economic Agreement and Fiscal Federalism Studies EHUko irakaslea) moderatu duenean, honako hauek hartu dute parte: José Luis de Castro (Nazioarteko Harremanetako irakasle titularra EHUn), Dorothée Allain-Dupré (Deszentralizazioa, Inbertsio Publikoa eta Finantza Subestatalak Unitatearen burua, ELGA) eta Sandrina Antunes (Universidade do Minho unibertsitateko ikerlaria). Besteak beste, egokitzapen juridikoaren bilakaerari buruzko eta EBko eskualdeen rolaren inguruan Euskadik duen egokitzearen inguruko gako batzuk eskaini dituzte.  Hala, subsidiariotasunaren eta maila ugaritako gobernantzaren bilakaera aztertu du Jose Luis de Castro Ruanok. Nabarmendu du ezin dela atzeratu eskualde konstituzionalak Europan ongi egokitu daitezen lortzearen erronka, eta hurrengo komunitate-erreformak, egiten denean, eskualde berezi horien eskariak bideratzen jakin beharko duela. Izan ere, aurrerapen federala eta eskualdeen aitorpena bi prozesu paralelo dira, aldi berean garatu beharrekoak. Halaber, azpimarratu du hau dela apustua: nola antolatu estatuaren autonomiaren oinarrizko printzipioa, eskualdeetako instantziek EBn duten parte-hartzearekin, oraindik ere antolaketa baliagarri eta gogobetegarririk ez dagoenean.

Era berean, maila ugaritako gobernantzaren kontzeptuari esanahi zehatza ematearen garrantzia nabarmendu du, eta hau esanez amaitu du: “hartutako soluzioa, eskualdeak onartzearena, ez da guztiz gogobetegarria, eta parte-hartzea ez da benetakoa, eraginkorra eta baliagarria”.

Maila ugaritako gobernantzan oinarritutako agintaldia eta deszentralizazioa nabarmendu ditu bere hitzaldian Dorothée Allain-Duprék, eta gobernuaren hainbat mailatan partekatutako erantzukizunen koordinazioa dela esan du:  “eskumenak modu eraginkor eta argian koordinatu eta antolatzea, bikoiztasunik egon ez dadin”.  ELGAko estatuetan maila ugaritako gobernantzaren inguruan dituzten joeren eskema bat aurkeztu du, eta azpimarratu du azken 10 urteetan deszentralizazioa izan dela estatu gehienetako joera: “estatu mailako erantzukizunak udalerri eta eskualde mailara besterentzeko joera hazi egin da”. Maila ugaritako gobernantzan soluzioak topatzeko lan egin behar da. Maila ugaritako gobernantzak aurre egin behar die honako hauek hobetzeko erronkei: koordinazio-akatsak, osagarritasun-falta, eragileen arteko koordinazioaren kostua edota nazio mailako egitura desegokiak, beste alderdi batzuen artean.

Sandrina Antunesen hitzaldian koordinazioaren garrantzia izan da gai nagusia, maila ugaritako gobernantza hobetzeko elementu gisa. Europako Etorkizunari buruzko Konferentziak aukeren leiho bat izan behar lukeela esan du, maila ugaritako gobernantzari soluzioak eskaintzeko. Eskualdeen akatsei buruz hitz egin du, Europak botere handiagoa eskaintzen zien uste okerra izan baitzuten; era berean, Europa mailan zituzten eskumenak hobetzeko aukera gisa ikusi zuten eskualdeek.

Ezin da ukatu Lisboako Tratatuak hobekuntza handiak ekarri dituela eskualdeek EBko politikak egiteko duten papera aitortzeko orduan, baina oraindik oso urrun dugu maila ugaritako gobernantza eraginkor bat, non eskualdeek bazkide erantzunkide gisa jokatzea espero den. COVIDaren krisiaren eta EBko Errekuperazio eta Erresilientzia Planak berriro zentralizatu izanaren testuinguruan, Europako Etorkizunari buruzko Konferentziak (CoFoE) aukera paregabea ematen du Eskualdeen Batzordearen (CoR) papera birpentsatzeko. Hala, koordinatzaile gisa joka lezake, nazioz azpiko mailen, herritarren eta EBren artean, “subsidiariotasun aktiboaren” bidez. Helburu horrekin, Eskualdetako Lantaldeak erakundearteko anbizio handiko akordio baten baldintzak negoziatu beharko lituzke Europako Batzordearekin, herri eta eskualde mailako agintariekin modu sistematikoagoan konprometitzeko.

Gobernantza hobetzeko proposamenen mahaia Itziar Fernandezek (Europe Direct Bizkaiaren koordinatzailea) moderatu du eta honako hauek osatu dute: Marian Elorza (Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako idazkaria), Alison Hunter (European Policy Centreko ikerlaria) eta Mariola Urrea (Nazioarteko eta EBko Zuzenbidearen irakasle titularra). Marian Elorza hasi da, R-LEG proposamenaren inguruko hausnarketarekin; lege arloko eskumenak dituzten eta Europako Etorkizunari ekarpen proaktiboa egiteko prest dauden eskualdeen baterako egitasmoa da, ikuspegi eraikitzailea eta erantzunkidea duena, EBn maila ugaritako gobernantza eraginkorraren kontzeptua hobetzeko helburuz. Lege arloko eskumenak dituzten eskualdeak eskariaren buru izatearen beharra nabarmendu du Marian Elorzak, EBko ziklo politiko osoan inplikatzeko eta, hala, herritarren interesekoak izango diren politika eraginkorrak erabakitzeko eta inplementatzeko. Badirudi Konferentziak alde batera uzten dituela, eta horrek galarazi egiten du eskualde horietako herritarrek eskatzen dituzten politika eraginkorrak erabaki eta inplementatu ahal izatea. Haren iritziz, EBk legitimitate demokratikoa izan dezan, berebizikoa da eragile horiek erabakiak hartzeko prozesuan guztiz txertatzea, lege-eskumenak dituzten Europar Batasuneko Eskualdeen ahalmen konstituzionalak guztiz errespetatuko dituen gobernantza-eskema eguneratu baten bidez. Milioika herritar ordezkatzen ditugu, eta badugu EBko herritarren beharrei erantzuna emateko beharrezko esperientzia politikoa eta teknikoa.

“EU regions with legislative powers: Exploring the appetite, capacity and direction for EU policy influencing and delivery” txostenaren emaitzak aurkeztu ditu Alison Hunterrek. Lege-eskumenak dituzten EBko eskualdeek RLEG egitasmoaren bidez haien presentzia zabal dezaketen aztertzen du txostenak, eta hori nola egin.  Txostenak gomendioak jasotzen ditu RLEG egitasmoak haren agendaren posizionamendua hobe dezan, koherentzia eta ikusgarritasun handiagoak lortzeko. Nabarmentzen duenez, “horrek areagotu egin litzake EBko alderdi interesdun nagusiekin hitz egiteko aukerak”, eta hori funtsezko lehen pausoa izango litzateke erabakiak hartzeaz arduratzen direnekin elkarrizketa hobea izatea sustatzeko. Nabarmendu duenez, potentzial handia dago herritarren arteko konektibitatea indartzeko lege-eskumenak eta horiekin lotutako araudiak, politikak eta inbertsioak dituzten EBko eskualdeetan. Horrek interesa eta konpromisoa berpiztu litzake “EBren proiektuaren” alderdi askotan, eskualde eta/edo udalerri mailan. Gainera, ahalegin horiek EBko maila ugaritako gobernantza-sistemaren etorkizunari lagun liezaiokete, lege-eskumenak dituzten eskualdeen eskubideak eta erantzukizunak aitortzearen eta haien balio potentziala optimizatzearen bidez. RLEG egitasmoak lankidetzaren aukerak arakatu beharko lituzke, baita ikuspegi kolaboratzaileago bat ere, EBko beste eskualde-sare batzuekin lan egiteko. Lege-eskumenak dituzten eskualdeen “pisu” politikoak eragin handiagoa sor lezake eskualde guztien interesekoak diren arloetan.

Bestetik, Mariola Urreak azaldu duenez, Europar Batasuneko egungo gobernantza-ereduan, dagoeneko, eskualdeek parte hartzen dute Batasuneko erabakiak hartzeko prozesuan. Horretan ezin da atzera egin, baina posible da hobetzeko prozesuak proposatzea, eredua perfekzionatu ahal izateko, bai Europar Batasuneko erakundeetan zuzenean parte hartzeari dagokionez, bai estatuaren posizioari dagokionez. Indarrean dagoen ereduaren deskribapenean oinarrituta, hobetzeko alderdiak azpimarratu dituzte, Europar Batasuneko gobernantza-mekanismoetan eskualdeen ekintza-perimetroa nola zabaldu arakatzeko. EBko eskualdeen parte-hartzea prozesu “nahiko arrakastatsua” izan dela izan da hausnarketaren abiapuntua, eta “EB eskualdeen fenomenoa konstituzionalizatu duela Tratatuetan”. Dena den, eredu inkremental hori agortuta egon daiteke, eta hau gehitu du: “hausnarketa- eta aldaketa-une batean gaude, begirada aldatu eta ikuspegi berri bat txertatzeko, hala, aukera-espazio berriak zabaltzeko”.  Azterketa esparru tradizionala haustea proposatu du, leialtasun federalaren printzipioa eta ekintza-batasunaren printzipioa aintzat hartuta.

Ondorioen blokean, Igor Filibik (EuroBasqueko Idazkari Orokorra) ideia gako batzuk eta amaierako ondorio batzuk nabarmendu ditu. Horretarako martxan jarritako egitasmoan irauliko dira eta eskuragarri izango dira Europako Etorkizunari buruzko Konferentziaren plataforman. https://futureu.europa.eu/meetings

 

Europako Etorkizunari buruzko Konferentziari buruz

 

EuroBasque eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarlanaren parte da Bost Erronka, Europa Bat zikloa, eta Europako Etorkizunari buruzko Konferentzian euskal parte-hartzea bultzatzea du helburu. Konferentzia hori maiatzaren 9an inauguratu zuten Estrasburgon eta 12 hilabetez luzatuko da. Lehen aldiz, EBko etorkizuna definituko duten eztabaidetan parte hartzeko deialdia egin diete Europako herritarrei eta gizarte zibilari, haien iritziak eta proposamenak adieraz ditzaten. Euskadik bultzatutako hausnarketaren emaitza izango da Euskadik Konferentzian egingo duen ekarpenaren oinarria, eta txosten eta argitalpenetan jasoko dute.  Europako Etorkizunari buruzko Konferentziaren baitako azken topaketa martxoan egingo dute, Bilbon, “Europa anitz eta solidarioa” izenburupean.

 

RLEGi buruz

Lege-eskumenak dituzten eskualdeen talde bat da RLEG. Balio eta printzipio komunak dituzte oinarrian, eta noizean behin elkartzen dira, modu informal eta irekian, 2018tik. Lege-eskumenak dituzten eskualdeak dira. Haien gobernuek, askotan, Estatu Kideen barneko herriak edo nazioak ordezkatzen dituzte, eta konpromiso maila altua dute Europar Batasuneko balio eta printzipioekiko eta integrazio-prozesuarekiko. Europaren Etorkizunari modu proaktiboan ekarpena egiteko prest dauden gobernuak dira, ikuspegi eraikitzaile eta erantzunkidearekin, EBko maila ugaritako gobernantza eraginkorraren kontzeptua hobetzeko helburuarekin.

Estatu kideekin, EBko erakundeekin eta EBko botere maila guztiak ordezkatzen dituzten beste erakunde batzuekin batera, RLEG eskualdeek herritarrei zuzendutako politikak martxan jartzeko konpromisoa dute, eta baztertu egiten dute talde hau alde bakarreko helburuekin erabiltzea.