23 Oct, 2023

Ley_ITND_Alhondiga_2
2021eko irailean, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Bizikidetzarako, Giza Eskubideetarako eta Aniztasunerako 2024ko Udaberri Planaren edukia aurkeztu zuen jendaurrean. Plan horren helburua “bizikidetza hobea eta aberasgarriagoa lortzen laguntzea da, pertsona guztiek giza eskubideak erabat gauzatuz”.

Dokumentu honetan Aniztasunerako Agenda bat sartu da. Agenda horrek, besteak beste, tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzea 11. jarduera-ildotzat jotzen zuen. Legegintza-arloko testuinguru horretan aipatzen da “tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren euskal lege integral bat onartzea, erregulazio-esparru orokor bat ezartzeko helburu nagusiarekin, tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako eskubidea, giza duintasunarekiko errespetua eta pertsonen duintasunaren aurka egin dezakeen edozein diskriminazio-jokabideren aurrean babesa bermatzeko printzipio, neurri eta bitartekoekin”.

Testuinguru horretan, Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak gai horri buruzko jardunaldi-ziklo bat antolatu zuen 2023. urteko lehen lauhilekoan, Biltzen integraziorako eta kulturen arteko bizikidetzarako euskal zerbitzuaren idazkaritza teknikoaren laguntzarekin.

Jardunaldien helburua zen etorkizuneko lege honen eduki posiblearen inguruko erronkak, aukerak, ahalmenak eta mugak identifikatzen hastea. Horretarako, hainbat eragile sozial, akademiko eta politiko deitu ziren gaiaren egoeraren inguruan hitz egiteko.

Urtarrilaren 18an Bilbon (Azkuna Zentroa) egindako hiru jardunaldietatik lehena gaiari buruzko lehen hurbilketa egin zen. Lehenik eta behin, eta Imanol Zuberoren eskutik, aniztasunaren eta diskriminazioaren arteko harreman estuari buruz mintzatu zen. Bereziki, kolektiboa eta partekatua zalantzan jartzen dituen testuinguru soziopolitikoan. Marina Echebarria Saenezen eskutik, arlo honetako legegintza-prozesuak aztertu ziren,  nagusiki aplikatutako ikuspegi batetik eta babestutako kategoriak kontuan hartuta. Mireia Mata i Solsonaren ekarpenarekin osatu zen jardunaldia, eta horrelako legedietan aitzindari izan den Kataluniako esperientziari buruz mintzatu zen.

Hurrengo jardunaldia arlo juridikoan oinarritu zen batez ere: arlo horretako Europako erreferentziak (Fernando Rey Martínez eta Dolores Morondo Taramundiren eskutik), legegintza-prozesuak (Sara Giménez Giménezen laguntzarekin) edo euskal testuinguru sozial eta instituzionalean legeria propioa izateko aukerak (Iñigo Lamarka Iturbe).

Aurreko jardunaldietan parte-hartzeko espazioa eta denbora erreserbatu ziren bertaratutako jendeak (eragile sozialak, komunitarioak, profesionalak eta politikoak), aktiboki parte hartzeko aukera izan zezan. Eta hirugarren saioan berriro ere parte-hartze hori aktibatzeko gorde zen, eta diskriminazioagatik (motibazio arrazista, antigintanoa edo LGTBIfobikoa) gehien eragindako kolektibo batzuen begiradatik abiatu zen.

Eraberean sareko antenek hiru begirada horiek helarazi zituzten, eta kolektibo horiek aurrez aurre duten gorrotoaren errealitatea, eta diskriminazioaren biktimei arreta emanez, gizarte-sentsibilizazioaren esparruan lan eginez edo arlo horretan zerbitzuak emanez egindako ikaspena azaldu ziren.

Jardunaldietako bakoitzaren ondorioak eta txostenen arduradunek erabilitako materialak dokumentu batean bildu ziren. Dokumentu hori eragileei eman zaie, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren euskal lege integrala egiteko prozesuan parte hartu dutelako.