09 Feb, 2023

Bultzatu 2050 agenda urbana
EDE Fundazioak Euskadi Bultzatu 2050 Hiri Agendaren urteko jarraipen-txostena prestatzen laguntzen du, bai eta Hiri Agendako Lantaldearen bilerak prestatzen eta dinamizatzen ere, Gizarte Trantsizioko Agente Anitzeko Foroa eta Agenda 2030 osatzen duten bost taldeetako bat baita.

Txostenak agenda hori abian jarri zenetik lortutako mugarri nagusiak bildu ditu, EBk finkatutako GJHak lortzearen inguruko aurrerapen- eta emaitza-adierazleak definituz, eta Euskadin hainbat esparrutan, garatutako proiektu bultzatzaileei balioa emanez, hala nola energia-eraginkortasunarekin eta jasangarritasunarekin lotutako ingurumenaren, gizartearen eta hirigintzaren esparruan,

Proiektu honetan inplikatutako eragileen artean EAEn garrantzi eta jarduera handiko publikoak zein pribatuak daude, hala nola EUDEL, Deustuko Unibertsitatea-Deusto city LAB, EDINOR, EHAEO, UDALSAREA, Iberdrola, IHOBE, Petronor, ERAIKIGUNE, BC3 Basque Centre for Climate Change, ACLIMA, Foru Aldundiak, hiru hiriburuetako Udalak, GARAPEN (Garapen Agentzien Elkartea), Bilbao Metropoli 30, eta Eusko Jaurlaritzako hainbat zuzendaritza eta sailburuordetza.

Bultzatu 2050 programak hainbat erronka estrategiko planteatzen ditu Euskadiko hiri eta hiriguneen testuinguruan:

  • Erronkak gizarte-kohesioari dagokionez: nola bermatu aniztasuna eta nola borrokatu desberdintasunaren aurka.
  • Ekoizpen- eta kontsumo-harremanen erronkak: nola eraiki ehun ekonomiko erresiliente, dinamiko eta errealitate ekonomiko berrietara irekia.
  • Hirigintza-ereduaren erronkak: nola biziarazi gure hiriak osatzen dituzten ehunak, eta nola hobetu haien arteko erlazioa landa-ingurunearekin eta ingurune naturalarekin, espazio publikoen konfigurazio eta erabilera berri baten eta mugikortasun berri baten bidez.
  • Hirien gobernantzaren erronkak, gure sare instituzional eta sozial sendoa indartuz, datuen iraultza aprobetxatuz eta gure aurrerapen sozioekonomikoa neurtzeko adierazle berriak planteatuz.

Erronka horietatik abiatuta, Euskadi Bultzatu 2050 Hiri Agendaren helburu orokorra da hirirako eskubidea gauzatzeko baldintzak bermatzea, trantsizio ekonomiko, sozial, ingurumen eta teknologikoaren testuinguruan. Hirirako eskubide hori honako ikuspegi hauetatik ulertu behar da: etxebizitza duina izateko eskubidea, oinarrizko zerbitzuak dituen eta sozialki balorizatuta dagoen auzo osasungarria izateko eskubidea, hiri osoarekin artikulatzeko eskubidea eta hiri barruko mugikortasuna, ekintzailetza-, enplegu- eta prestakuntza-aukerak izateko eskubidea, eta bertan bizi diren pertsonen gizarteratzea, parte-hartzea eta berdintasun politiko eta juridikoa izateko eskubidea.