23 Maiatza, 2022

Emaktiva_cierre_singulares
30 emakumek amaitu dituzte Emaktivaren prestakuntza-ibilbideak 2021-2022 ikasturtean, eta, bertan, teknikari soziosanitarioaren eta laguntzaile administratiboaren lanbide-kualifikazioa lortzeaz gain, 8 hilabete hauetan, beren ahalduntze pertsonala, kudeaketa emozionala, autoestimua, enplegagarritasun-hobekuntza, aukeren bilaketa eta abar landu dituzte, enplegu jakin batera bideratutako bidaia berri honetan beren maleta betetzeko asmoz.

Motxila batzuekin iritsi ziren, guztiak desberdinak, pisu desberdinekoak, baina ezaugarri oso antzekoak zituztenak; motxila horiek zama mugatzaileak zituzten, eta hori oztopo bat zen bidaiari ekiteko. Gaur, hilabeteotan lortutako aurrerapenei eta ekipaje berriari buruz hausnartu nahi izan dugu:

Zama mugatzaile horien artean, honako hauek errepikatzen dira: nork bere gaitasunekiko segurtasunik eza eta konfiantza eza; erosotasun eremutik irteteak eta norbera zalantzan dagoela sentitzeak eragiten duen lotsa; herabetasuna; errua, besteak beste, ama, emazte eta alaba txar izatearen kulpa… Errudun, beren helburuetan pentsatzeagatik eta haien buruei lehendabizikoz merezi duten garrantzia emateagatik; huts egiteko beldurra, ez jakiteko beldurra, porrot egiteko beldurra, ezagutzen ez denak eragiten duen beldurra. Kasualitatea da zama horiek izatea gure emakume guztiek ekipajean daramatzatenak? Badakigu ezetz.

Zekartenaz gain, hemendik igaro ondoren, haien motxiletan zer gordetzen zuten jakin nahi genuen, eta gehien errepikatu zutena pertsonak izan zen (prestakuntza-ibilbideetan parte hartu duten emakumeak, helmuga eta bizipenak partekatzeko bidelagun gisa, bai eta  prozesu honetan ondoan izan duten lantaldea); ikasketa, hala profesionala nola pertsonala. Ikasketa horren ondorioz, ahalduntzea lortu dute, eta proposatutako gauza guztietarako gai direla uste dute; eta, bizipenen ikuspegitik, haientzat eta haien prozesuarentzat hain garrantzitsuak diren sororitateaenpatia eta lotura kontzeptuak ezagutu eta integratu dituzte.

Batzuetan, ez ditugu aintzat hartzen gure aurrerapen txikiak: gurera iritsi zen emakume batek lehen egunean izugarrizko beldurra zion jendaurrean hitz egiteari, emakume horrek baina, orain , bestelako lorpenak egin ditu, tartean, gai da bere lankideen aurrean hitz egiteko edo enpresa bateko arduradun batengana joateko, jakinarazteko nor den eta jakiteko ea enplegu-aukerarik dagoen, edo bere buruan “hodei beltz bat” zuela iritsi zen beste emakume bat. Hodei horrek ez zion argia ikusten uzten, baina orain, gure atetik irten da itxaropenez eta ilusioz beteta. Gertaera horiek gauzak lortzen jarraitzen dugun seinale dira.

Orain, beste fase bat hasiko dute: hilabete hauetan bizitakoa eta ikasitakoa praktikan jarri beharko dute, eta hainbat lan-ingurunetan ezagutuko dituzte, eta espero dugu ingurune horietan jakingo dutela antzematen zer ekarpen egin dezaketen.

Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin oso eskuzabalak izan direlako, eta onena opa diegu!

Laster gugana itzultzea nahiko genuke, eskuetan lan-eskaintza bat dutela.