Albisteak
25 urte bete ziren 2020an Nazio Batuen Munduko IV. Konferentziaren  Beijingeko Ekintza Plataforma onartu zutenetik. Plataforma hau bizitzako alderdi guztietan gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko ekintza-plan globalena eta progresistena izan dela esan daiteke. Dena den, aurrerapenak egon diren arren, benetako aldaketa ez da izan esperotakoa eta helburu gehienak ez dira lortu.

 

Emakundek Berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka euskal gizartearen itun sozial eta hiritarra sortzen parte hartzera gonbidatu du EDE Fundazioa Plataforma honen baitan onartu zutenetik 20 urte igaro direnean. Hala, EDE Fundazioa osatzen dugunok gonbidapena onartu dugu eta erakunde baitan elkarrizketak sortuko ditugu 20 urte geroago Beijingeko Ekintza Plataformarekin lotuta Euskal Gizartearen Itun horren inguruko gure konpromisoak eskaintzeko.

Horretarako, erakundeko pertsona ugarik osatu duten lantaldea osatu dute. Ikuspegi anitza eskaini ahal izateko atal ugaritako taldea da eta ibilbide, eskarmentu, adin eta lan esparru ezberdinak dituzte besteak beste. Urria eta azaroa artean 3 aldiz elkartuko gara helburu hauekin:

  1. Emakumeen Munduko IV. Konferentzia eta Beijingeko Plataforma ezagutzea.
  2. Erakundea bere helburuetatik abiatuta aztertzea eta
  3. 20 urte geroago gure konpromisoak prestatzea.

Gehiago jakin nahi baduzu: GENERATION EQUALITY BEIJING+20

EDE Fundazioak erakundeko pertsonekin belaunaldi eta sekzio arteko lantaldea sortu du ekimenean parte hartzea erabakita eta 3 aldiz bilduko da: lehen aldiz prozesuaren testuingurua eta dinamika ezagutzeko, bigarren aldiz antolakuntzan egindako aurrerapenak identifikatzeko eta hirugarren aldiz ekintza eta konpromisoak identifikatzeko. Hori guztia amaitzean, Emakundera bidaliko ditugu bertatik Euskal Gizartearen Itun Globala presta dezaten. Ituna 2022ko martxoan aurkeztuko dugu EAE osoan.