Gazteen ahotsa entzuteaz gain, ahots hori hobekuntzaren eta eraldaketaren parte aktibo gisa aintzat hartuko duen gizarte bat eraikitzearen alde egiten dugu EDE Fundazioan.

Ikuspegi horretatik, beti iruditu zaigu funtsezkoa Astialdi Hezitzailean egiten den lana kontuan hartzea. Hala, adingabeekin eta arlo honetako langileak zein boluntarioak diren gazteekin egiten duten lanak aipatutako garapenari laguntzen diola ulertzen dugu.

Heziketa ez-formaleko espazioetan gustura sentitzen dira adingabeak. Espazio horiek konfiantza ematen diete, askatasunez ireki eta hitz egin dezakete, euren burua zaintzen eta besteak errespetatzen ikasten dute, eta pertsonaren garapena sakon markatzen duten harreman pertsonalak eta afektiboak izaten dituzte.

Ikuspegi horretatik, garrantzitsua da espazio horietan heziketa ematen duten pertsonak kontzientziatzea, prestakuntza ematea eta baliabideak eskaintzea, ingurune seguruak berma ditzaten eta gai izan daitezen indarkeria mota oro detektatu eta gelditzeko. Gehienetan, honako hauek izaten dira: gazteak, aisialdi-taldeetako arduradunak, gizarte eta hezkuntza arloko zerbitzuen arduradunak, gizarte eta hezkuntza arloko erakundeetako gerenteak eta koordinatzaileak, Hezkuntzako unibertsitateko ikasleak, aisialdi-eskoletako irakasleak, administrazio publikoak… Tratu Onaren kultura sortzeko aukera ematen duten espazioak.

Norbanako bakoitzaren garapen pertsonalari dagokionez, ziur gaude hezkuntza ez-formaleko espazioak gakoak direla hazteko eta eraikitzeko. Hori dela eta, beharrezkoa da egunero espazio horiek zaintzea, laguntzea eta hobetzea.

Uste dugu garrantzitsua dela gure lanean ikusten ditugun haurrek, nerabeek eta gazteek jasaten duten indarkeriaz hitz egitea eta indarkeria-kasu horiek gure errealitateetan ere ematen direla ohartzea. Baina are garrantzitsuagoa da honi buruz hitz egitea: espazio seguruak eta konfiantzazkoak nola sortu eta harreman optimoak nola ezarri, errespetuan oinarrituta eta errespetuz erlazionatzen ikas dezaten adingabeek. Indarkeriarik gabeko testuinguru batean elkar ongi tratatzen dugun eta elkar zaintzen dugun inguruneez eta ekosistemez hitz egitea.

Babesten

Argazkia: Emmy Pua – Pexel

Gazteen ahotsa entzuteaz gain, ahots hori hobekuntzaren eta eraldaketaren parte aktibo gisa aintzat hartuko duen gizarte bat eraikitzearen alde egiten dugu. Gizarte hori mailan lokalean bakarrik eraiki beharrean, interesgarria iruditzen zaigu hainbat errealitate eta sistema konektatzea, ikuspegia zabaltzen laguntzeko, lan-lerroak askotariko esperientzia eta jakintzekin aberasteko, eta indarkeriaren arazoa ikuspegi global batetik lantzeko. Posible da, eta egin beharrekoa. Tratu onean oinarritutako harremanak eraikitzea da egungo gure gizartearen erronka nagusia.

Ikuspegi horretan oinarrituta eraiki genuen Babesten, honako helburu honekin: “Astialdirako espazio hezitzaileak lortzea, seguruak eta tratu onekoak izango direnak haurrentzat, nerabeentzat eta gazteentzat, baita espazio horiek kudeatzen eta dinamizatzen dituzten gazteentzat ere”.

Adingabeak babestea da gure helburua eta, PREBENITZEAZ, DETEKTATZEAZ eta JARDUTEAZ gain, hezkuntza ez-formaleko espazioetako esku-hartze hezitzailea eraginkorra izatea nahi dugu, eta tratu onean oinarrituta egotea.

ERANSKINAK