Albisteak
EDE Fundazioak, Jordi Campás Ekonomia eta Europako Funtsen Sailburuordeak eta Yurdana Burgoa Ekonomia eta Ogasun Saileko Kabineteko zuzendariak bilera izan dute gaur, ostegunean, azaroaren 18an, Bilboko EDE Fundazioaren egoitzan.

 

Bilerari esker, EDE Fundazioak, Ekonomia eta Europako Funtsetako Sailburuordetzari, Bilboko egoitzan gizarte-berrikuntzako gune berri baten diseinuaren, erreformaren eta funtzionamenduaren proposamena aurkeztu dio. Hauek biltzen dira bertan: gizarte-egoitzarako eraikin bat birgaitzea, jatetxe sozial bat sortzea, egitura- eta ezagutza-zerbitzuak garatzea, eta talde desberdinetara zuzendutako bizitegi-ostatuko eta laguntzeko osoko proiektu sozialak egitea. Proiektuak egitura mailako aldaketa sortu nahi du inguruan. Era berean, baita erresilientzia ekonomikoari eta sozialari, iraunkortasunari, inklusioari, gizarte-kohesioari eta enpleguari buruzko inpaktu iraunkorra ere.

Era berean, Next Generation UE funtsen egungo egoera zein den eta Euskadi Next programaren bidez Euskadin zer nolako hedapena duten jakitea da bileraren helburua; betiere aipatutako proiektua kofinantzatzeko funtsak lortze aldera.

EDE Fundazioa administrazioekin eta ordezkari publikoekin egiten ari den topaketen parte da bilera. Helburu nagusia proiektua aurkeztea eta egungo testuinguru politikoan eta finantza-testuinguruan duen kokapena ezagutzea da.

EDE Fundaziotik hauek hartu dute parte bileran: Jon Mancisidor presidenteak; Jose M. Puyo zuzendariak eta Itziar Fernandez Europako programen arduradunak.

Jatetxe sozialaren eredu berria, izaera sozialeko logela-unitateak eta zentroaren eta horren inguruaren arteko konexioa ahalbidetzen duen garapen kulturaleko eta komunitarioko programa bat aldarrikatzea biltzen duen proiektu berri honetan berriz pentsatzeko, entzute eta berrikuntza irekiko prozesu parte-hartzaile bat ari gara egiten Aguirre Lehendakari Center-en (ALC) eskutik. Horretarako, proiektu berria kokatzen lagun diezaguketen eragile eta ekimen garrantzitsuen mapaketa egin dugu.

Eragileen eta ekimenen mapaketaren lehen fasea izan da asteko beste gauza garrantzitsuetako bat. Identifikatutako 150 agente baino gehiago eta proiektuaren loturak eta konexioak fintzeko 100 ekimenak (inspiratzaileak) grafikoetan ikusteaz gain, ALCk, entzutearen aurrerapena aurkeztu zigun. Horretarako, uztailetik egindako elkarrizketetatik abiatuta, proiektuaren konektatzaileen eta erabiltzaile posibleen 6 profil mota identifikatu dira. Datozen hilabeteetan zehar zehaztuko ditugu, entzute irekiaren eta ekimenen identifikazioaren fasea amaitzen dugunean.