Albisteak
Joan den martxoaren 18an EDEtik Elkarrizketak&Ikasketak programaren zazpigarren saioa egin genuen. Oraingoan, “Enpresek berdintasunari egiten dioten ekarpena” gaiaren inguruan hausnartu genuen.

 

EDE Enplegu Inklusibo saileko lankideek antolatu eta kudeatu zuten EDEtik Elkarrizketak&Ikasketak programaren zazpigarren saioa, eta, bertan, honakoen analisiak eta hausnarketak entzuteko eta alderatzeko aukera izan genuen:

Izan dugu elkarrizketan, gai hauei buruzko gogoeta egin nahi dugu: gure erakunde eta/edo enpresetan dagoeneko zer egiten ari garen eta berdintasuna sustatzeko eta desberdintasunak gutxitzeko etorkizun laburrean zer erronkari aurre egin beharko diogun partekatzea. Kontziliazio eta erantzunkidetasun-politiketan erakundeetatik langileen bizitza pertsonalari eta familia-bizitzari emandako erantzunari buruz gogoeta egitea, betiere, berdintasun-ikuspegia ardatz hartuta. Epe laburrean eta ertainean kontziliazioaren eta erantzunkidetasunaren arloan izan daitezkeen ziurgabetasunak eta behar berriak identifikatzea.

Konturatu gara izan dugun krisi-egoera honekin egoera zaurgarriak areagotu egin direla. Beste hainbat arrazoiren artean, hauek izan dezakete eragina: alfabetizazio digital txikiagoa eta sektore jakin batzuetan emakumeen baliabide tekniko gabezia. Era berean, pertsonei arreta eskaintzeko postuetan emakumeen presentzia (gizarte-egoera zailean dauden taldeekin esku-hartzea, publikoari, komertzioari arreta…); bertan, lan-baldintzek oso aldaketa handia jasan dute. Baita larrialdi-egoeretan erabakiak hartzeko garaian presentzia txikiagoa ere. Egoera hori nola lan dezakegu epe laburrean edo ertainean, betiere, emakumeengan izan dezaketen inpaktua zainduz?

Gure proposamenarekin eta erakundeen arteko elkarrizketarekin, erakundeek une horietan egindako lan guztia aitortu nahi dugu, eta era berean, gure ekarpentxoa egin nahi dugu berdintasun arloan pertsonen kudeaketa eta garapena hobetzeko. 

 

Hau da saio honetan jorratu duguna: gure  inguruko enpresetako genero arloko desberdintasunak, berdintasuna bultzatzeko eta enpleguarekin eta okupazioarekin lotuta emakumeen egoera hobetzeko enpresetan aurre egin beharko diegun erronkak, eta zaintza erronkak.

Hausnarketa horien emaitza da honako txostena. Rocio Salazarrek egin du, gure lankidea, eta akta grafiko eta dinamiko baten bidez, hitzaldiak laburtzen ditu. 

 

Txostena irakurtzeko egin klik hemen

 

Gainera, saio osoaren bideoa ikustera gonbidatzen zaitugu: