AlbisteakMemoria Social de Gizartea
Gure laneratzeko enpresa, Suspertu, Gizatea Euskadiko Laneratzeko Enpresen Elkartekoa da. Gizateak 2019ko Memoria Soziala aurkeztu du. 2019an kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen enpleguak % 19 egin du gora, eta, hala, azken 4 urteotako joera positiboari eutsi zaio. Kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen enpleguak % 19 egin du gora 2018an. Laneratzeko enpresetako 836 langile edo 1.368 enplegu, guztira, enplegu arruntak ere kontuan hartzen baditugu.

 

Mª José Rodrigo, Gizatearen presidenteak honako hau esan du: “Zifra horien atzetik pertsonak daude, eta zailtasun gehien duten pertsonentzat azken 4 urteotan enplegua sortzeko izan den joera positiboak gizarte-inklusio eta -kohesio handiagoa dakar. Eusko Jaurlaritzak sektoreari ematen dion laguntza funtsezkoa da, eta bereziki beharrezkoa COVID19ak eragindako osasun-krisiaren egungo egoeran eta epe ertainera ekonomiaren eta enpleguaren bilakaeraren inguruan dagoen ziurgabetasun-egoeran”.

GIZATEA-Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkarteak 43 enpresa batzen ditu; enpresa horien helburua da enplegu-aukerak sortzea gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzat. Datu horiek, laugarren urtez jarraian, 2008ko krisialdiaren urterik latzenen ondoren, bilakaera positibo argia erakusten dute ekonomia- eta gizarte-adierazle nagusietan.

Enpresa horiek, 2019an, 1.368 enplegu sortu zituzten; haietatik, 836 (% 61) laneratzeko enpleguak izan ziren. Laneratzeko enplegu gehien sortu den urtea izan da. Gizateako enpresa bazkideak erreferentea dira Estatu-eremuan; Estatuko laneratzeko enpresetako enpleguaren % 25 baino gehiago kontzentratzen dute.

Gainera, laneratzeko enpresen elementu bereizgarri bat, egungo enplegu-politika aktiboen tresnei eta pobreziaren aurkako beste borroka-mekanismo batzuei dagokienez, honako hau da: ez dituzte funts galdurako baliabide ekonomikoak kontsumitzen; inbertsio publikoak gizartearentzako itzulera eragiten du, bai zerga-mailakoa (jarduera ekonomikoaren gaineko zergaren bidez, PFEZ), bai ekonomia-mailakoa (langabezian egon eta prestazioak jasotzen dituen pertsona-kopurua murriztuz eta ekonomia dinamizatuz), bai kohesioaren eta gizarte-justiziaren terminoetakoa. Hala, 2019an, laneratzeko postu bakoitzeko itzulera 8.970,43 €-koa izan zen. Termino orokorretan, Gizateari elkartutako laneratzeko euskal enpresetan laneratzeko postuen itzulera, guztira, 2.593.268,71 eurokoa izan zen, 2019an.