Albisteak
Silver nazioarteko lehen zinema jaialdia Euskadin. Jaialdi honetan adinekoak dira protagonistak. Espazio horretan ikusarazten dira, eta, beren izaera parte-hartzaileari esker, ahotsa ematen zaie. “Ezagutzarako, hausnarketarako eta entretenimendurako leku bat”. Hau guztia da Silver Film Festival. Baina, non dago horrelako jaialdi bat sortzeko beharra? Zergatik da hain garrantzitsua, oraintxe bertan, gizarteko pertsona zaharrenei ikusgarritasuna eta ahotsa ematea?

“Aurrekaririk gabeko une sozial batean bizi gara. Hau da historian gertatzen den lehen aldia: 65 urtetik gorako pertsona gehiago daude bost urtetik beherakoak baino, Marian Gerrikabeitia Silver Film Festivaleko

 zuzendariaren arabera. Horregatik, eta 50 urtetik gorako pertsonak direlako erosteko ahalmen handiena duen populazio-segmentua Espainian, Silver Economy Liburu Zuriaren arabera, ez da arraroa pertsona talde horrentzat berariazko jarduerak egitea. Gerrikabeitiak argi zeukan: “iruditzen zait beharrezkoa zela errealitate hori islatuko zuen eta seniorrei ikusgarritasuna emango zien jaialdi bat. Jaialdi bat, urteek ematen dituzten ezagutzak eta esperientzia balioesteko. Adineko jendearen hitza kontuan hartzeko leku bat.”

EDE Fundazioak eta Tu&Yo Producciones ekoiztetxeak sustatutako jaialdia espazio komunitarioaren eta espazio kulturalaren arteko lotura izan da. “Hasiera batean desberdinak diruditen baina bektore komun bat partekatzen duten bi mundu: helduen mundua, EDE Suspergintzako proiektuen sustatzaile Jon Sanchezek azaldu duenez. Gainera, Silver Film Festivalek aliantza bat egin du Nagusiak erakundearekin. Bizkaiko adinekoen hainbat elkarte biltzen ditu erakunde horrek, eta haiekin antolatu zituen lehen edizio honetarako interesgarriak izan zitezkeen gaiak. Sanchezen arabera, gogoetak adinekoekin gurutzatzeak asko aberastu du jaialdia. Nagusiak, EDE Fundazioa eta Tu & Yo Producciones enpresen arteko elkartze horrek indarra eman dio Euskadin existitzen ez zen produktuari.

 

Nola hitz egiten dute hedabideek adineko pertsonei buruz?

 

Komunikabideetan, gutxitan deitzen zaie adinekoei albiste edo informazio bati buruz hitz eg iteko. “Pertsona helduenek informazioa emateko orduan haiekin kontatzeko eskatzen dute. Gerontologoek badakite ikasi dutelako, baina helduek badakite bizi izan direlako”, Gerrikabeitiaren arabera. Era berean, pertsona talde horri buruz hitz egiten denean, termino paternalistak erabiltzen dira, hala nola gure adineko pertsonak, eta horrek haserrea besterik ez du sortzen. Bitxia da hori, hedabide tradizionalen audientziarik fidelena 50 urtetik gorakoa denean. Zuzendariak berretsi duenez, “hedabide tradizionalak kontsumitzen dituztenak dira betidanik kontsumitu dutenak eta ohiko hedabideekinn hazi direnak, eta horiek dira pertsona helduenak.” Haiek dira telebista ikusten dutenak, irratia entzuten dutenak edo egunkaria irakurtzen dutenak.

Ez dugu ahaztu behar hedabideek funtzio soziala betetzen dutela eta balioak zehazten dituztela. Horregatik, ezinbestekoa da erredakzioetan, platoetan edo estudioetan adineko pertsonak talde heterogeneo gisa tratatzea, oraindik ere ekonomian aktiboki parte hartzen baitute. Komunikabideek pixkanaka-pixkanaka lagundu behar dute horretan, kontzientziatu eta hizkuntza egokia eskuratu ahala. Hizkuntza inklusiboarekin gauza bera gertatu zen”, dio Gerrikabeitiak.

Silver Film Festival hau bezalako jarduera askoren hasiera da, espero dezagun. Izan ere, Marian Gerrikabeitiak dioen bezala, denbora behar dugu pertsona batzuei bizkarra emango ez dien gizarte bat lortzeko. Zuzendariak ikasten jarraitzeko eta gizarteari gauzak aldatzen laguntzeko gogoa du, eta Silver Film Festival jaialdiaren edizio gehiagori bizia ematen jarraitzeko itxaropena du: Gauzatu ezin izan diren ideiez betetako papera dugu, eta hurrengo edizioetan egiteko aukera izatea espero dugu. Bestalde, EDE Suspergintzako Jon Sanchezek adierazi duenez, komunitate- eta kultura-espazioen arteko “elkartze mota horiek bide bat irekitzen diete beste erakunde batzuei elkargune horiek bilatzeko.”

Silver Film Festival datuetan

  • Arrakasta bertaratzean: 1.000 pertsona inguruk Bilbon eta 500 inguruk Getxon eta 100 baino gehiagok Lekeition Silver Film Festivalaz gozatu zuten.
  • 12 film eta film labur proiektatu dira, hainbat gai eta jatorritakoak, estatukoak zein nazioartekoak.
  • Bi topaketa egin dira komunikabideekin, Bilbon eta Getxon, adineko pertsonei ematen dieten tratamenduari buruz hausnartzeko.
  • Hainbat jarduera osagarri egin dira:

o Nektarios Tavernarakis biozientifikoaren eta Patricia Boyaren arteko elkarrizketa, aldizkako barauari buruzkoa, adinarekin lotutako nahasmenduak atzeratzeko mekanismo gisa.

o Anna Freixas idazle, irakasle eta gerontologo feministaren eta Javier Yanguas gerontologo eta idazlearen arteko hitzaldia, heldutasunari buruzkoa.

o Marian Gerrikabeitiak Soy Mayor, no idiota kanpainaren egilea den Carlos San Juani egindako elkarrizketa,

o Iñaki Calvo Ageingnomics-eko ikertzaileak eta Iñigo Sotomayor Deusto Bussines School-eko ikertzaileak egindako senior enpleguaren erronkak eta mitoak hitzaldia.

o Ramón Barearen parte-hartzea, adinekoek zineman duten paperaz hitz egiteko.

o Emakume zinemagileen Hemen taldea eta Goya sarietarako izendatuta dagoen “Cuerdas” film laburraren zuzendaria den Estíbaliz Urresola bertaratzea.