COVID19ak pertsonengan mina, iluntasuna eta ziurgabetasuna eragiteaz gain, ondorio ekonomiko ugari eragin zituen hainbat enpresa eta gizarte-erakundetan, eta ezin izan zuten tamaina handiko ustekabeko egoera hori gainditu, ezen erabateko geldialdia eragin baitzuen bere jardueran. Gure laneratze-enpresak, Suspertuk, hain emaitza onak eman dituenak azken urteotan – bai langileen laneratzeari dagokionez, bai arlo ekonomikoari dagokionez –, pandemiaren egoera zuzenean eta errotik jasan zuen, ostalaritzan, aisialdian eta turismoan oinarritzen baitzen bere jarduera, sektore horiek hilabete luzez deseginda geratu ziren eta.

Enpleguan izandako galerek (EEEak langile guztientzat, irteerak) eta emaitzetan izandakoek (2 urteko galera larriak, ondare garbi negatiboarekin egoera ekonomiko kritiko batean sartzea ekarri zutenak) proiektua kolokan jarri zuten. Baina egoera larri horren ondoren, 2022ak azkenean joera-aldaketa ekarri du eta berriro argia ikusi ahal izan du, lanpostuak berreskuratuta. Suspertu enpresaren plantilla bikoiztu egin da urtebetean. Emaitza positiboak izan dira barne-hausnarketako prozesu parte-hartzaile bati esker. Prozesu horretatik lan-egitura berri eta indartu bat sortu da, zerbitzu eta instalazio berriak ireki dira, eta Ukrainako gerrak lekualdatutako herritarrei harrera eta arreta emateko merezimenduzko eta aintzatetsitako lana egin da Euskadiko 4 instalaziotan. Zalantzarik gabe, inflexio-puntu hori gainditzea eta erronka eta garapen berriak dituen etapa berri batera bideratzea izan da EDE Fundazioaren familia osoarentzat poztasun handienetako bat.