EDE Fundazioa aldaketa inklusibo eta iraunkorrak sortzeko lan egiten dugun gizarte-erakundeen multzoa da, ezagutzaren, zuzeneko esku-hartzearen eta gizarte-ekonomiako eta enplegu inklusiboko proiektuen garapenaren bidez. Gaur egun, pertsona bat sartu behar da lanpostu honetan:

Gizarte zerbitzuetako Aholkularia – Ikertzailea

 

Aholkularia/ikertzailea behar da, beharrizanak identifikatzeko, arazoak definitzeko, estrategiak diseinatzeko eta planifikatzeko, bezeroekin harremanak izateko, politika publikoak ebaluatzeko eta gizarte-politikei buruz aholkatzeko, bereziki gizarte-zerbitzuen esparruan, euskal administrazio publikoetan. Politika, baliabide eta erakundeen funtzionamenduen sarea ezagutu beharko du, herri-administrazioetan aldaketa sakonak eta eraginkorrak bideratu eta sortzeko.

Horretarako, eginkizun hauek beteko ditu:

  • Administrazio publikoei gizarte-politiken arloko ekintzak, politikak eta estrategiak ezartzen laguntzea eta laguntza teknikoa ematea.
  • Desberdintasunen analisia, egoeraren diagnostikoak edo dagokion gaiaren egoerari buruzko hausnarketa, kuantitatiboki eta kualitatiboki egindako azterlanetatik abiatuta.
  • Politika publikoak, zerbitzuak eta programak, eta gizarte-politiken arloko legeria ebaluatzea.
  • Gizarte Politikak kudeatzeko zerbitzu espezializatuak garatzea
Baldintzak
  • Lurralde- eta erkidego-mailako arau-esparrua eta esparru estrategikoa ezagutzea, euskal politika publikoak formulatu eta gauzatzeko, eta, bereziki, gizarte-zerbitzuen arloan.
  • Euskal administrazio-egitura ulertzea (herri-administrazioen barne-funtzionamendua, administrazio-egiturak, etab.).
  • Ideiak aztertzeko eta hausnartzeko gaitasuna, eta informazio kuantitatibo eta kualitatibo ugari aztertzeko eta antolatzeko gaitasuna.
  • Proiektuak eta txostenak maila handian formulatzea eta idaztea, zorroztasun zientifikoarekin eta laburtzeko gaitasunarekin.
  • Adierazleak, ebaluazio-sistemak, datu-baseen analisia eta abar eraikitzeko gaitasuna.
  • SPSS bezalako datuen ustiapen estatistikorako tresnak erabiltzeko gaitasuna.
  • Euskara-maila altua. C1/EGA.
  • Gaitasun handia talde-lanean.
Lanpostuaren kokapena Bilbo
Soldata 1. taldea (Bizkaiko Gizarte Esku-hartzearen Hitzarmena)
Laneguna Lanaldi osoa
CV-ak bidaltzeko epea 2025eko irailaren 30ean

EDE Fundazioalanpostu guztietan jartzen du praktikan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren printzipioa

EDE FundazioaEAEko hizkuntza ofizialetako  edozeinetan bereizgabe lan egiteko gaitasuna duten pertsonak sustatzen ditu

EDE Fundazioaesku-hartze sozialetik datozen pertsonak sustatzen ditu hautaketa-prozesuetan



File name:

File size: