AlbisteakLa atención de la nueva normalidad
Joan den azaroaren 5ean EDEtik Elkarrizketak&Ikasketak programaren laugarren saioa egin genuen. Oraingoan, “Zaintzaileei arreta normaltasun berrian” gaiaren inguruan hausnartu genuen.

Saioaren helburuak horiek izan dira:

  • Honakoei buruz hausnartzea: familia zaintzaileek konfinamendua, pandemia eta haren ondorioak nola bizi izan dituzten eta nola eragin dieten, eta instituzio publikoek eta/edo pribatuek nola erantzun dieten familia zaintzaileen beharrei.
  • Epe motzeko eta ertaineko prospekzioa egitea familia zaintzaileei eskaini beharreko arretaren eta haiekin egin beharreko esku-hartzearen gainean.
  • Familia zaintzaileekin egin beharreko esku-hartzeen etorkizunerako jarraibideak identifikatu eta partekatzea.

EDE Suspergintza saileko lankideek antolatu eta kudeatu zuten EDEtik Elkarrizketak&Ikasketak programaren bostgarren saioa, eta, bertan, honakoen analisiak eta hausnarketak entzuteko eta alderatzeko aukera izan genuen: Esther Alonso (Psikologoa. Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Zaindu zerbitzuaren baitako Sasoia 3ª Edad SL enpresaren koordinatzailea), Vanessa Resa (Zaintzaileen eta mendeko pertsonen Ascudean elkartearen koordinatzailea) eta Nerea Galdona  (Psikologoa. Matia Fundazioaren baitan, Sendian programaren koordinatzailea eta FGZPE diru-laguntzari lotutako zaintzaileentzako prestakuntza-programaren koordinatzailea).

COVID-19ak eragindako krisi sanitarioaren ondorioz, bizimodua aldatu zaigu guztioi, bat-batean, eta ezohiko egoera batera egokitu behar izan dugu, nahitaez. Gure egoeren eta baliabideen arabera, hobeto edo okerrago egin diogu aurre egoera horri.  Mendekotasuna duten pertsonen kolektiboa zaurgarriagoa da gaixotasunen aurrean. Hori dela eta, konfinamenduaren eta distantzia sozialaren gaineko neurriak ezartzean, lehentasuna eman zaie, eta horrek eragin handia izan du haien bizimoduan.

Hausnarketa horien emaitza da honako txostena. IItziar Garayk egin du, gure lankideak, eta akta grafiko eta dinamiko baten bidez, hitzaldiak laburtzen ditu. 

 

Txostena irakurtzeko egin klik hemen

 

Gainera, saio osoaren bideoa ikustera gonbidatzen zaitugu: