15 Maiatza, 2023

2022an EDE Fundazioak kudeatutako Adinekoen arloko bi programa itxi ziren: laguntza eta babes soziala emateko zerbitzua, 2003tik Bizkaiko Tutoretza Erakundeari prestatutako zerbitzua, eta norbere autonomia sustatzeko egoitza, bizipoz nerbioi. EDE Fundazioan Adinekoen zerbitzua indartu eta ikusgai jarriko dituzten negozio eta proiektuetarako beste aukera batzuk irekitzeko lanean jarraitzen dugu. Azken finean, horixe  jende kopuru handiena biltzen duen eta Euskadin hurrengo urteotan hazkunde handiena izango duen kolektiboa.

LAGUNTZA ETA BABES SOZIALA EMATEKO ZERBITZUA

 

2003an hasi ginen zerbitzu hau kudeatzen Bermeoko eta Zaldibarko psikiatria-ospitaleetan egonaldi luzerako ospitaleratutako eta ingurune sozial normalizatuarekin harremana eta elkarrekintza izateko beharrak detektatzen zitzaizkien pazienteei arreta eta babesa ematea helburu duen Bizkaiko Tutoretza Erakundeak egindako eskaerari erantzuna emanez. Denborarekin, zerbitzua beste toki eta esku-hartze esparru batzuetara hedatu zen eta urte hauetan guztietan erakunde edo zentro gerontologikoetan, edo haien etxeetan bakarrik bizi diren eta isolamendu- eta bakardade-egoerak dituzten pertsonen euskarri sozialeko beharrak asebetetzera bideratutako babes indibidualizatua mantentzeko lan egin dugu .

Beti jarri izan dugu begirada haien bizi-kalitatea hobetzeko nahian, eta haien partaidetza eta harreman sozialak sustatzen eta gertuen duten inguruneko zerbitzuetara eta baliabideetara sarbidea izateko laguntza ematen eta lotura izaten saiatu gara.

2022ko ekainaren 30ean amaitu zen BTErekiko kontratu-harremana. Hala ere, zerbitzuak hala eskatzen duten adineko pertsonei nahiz haien familiei ematen jarraitzen du. 

 

NORBERE AUTONOMIA SUSTATZEKO EGOITZA, BIZIPOZ NERBIOI

 

2017tik, mendekotasun-arriskuan edo mendekotasun neurritsuko egoeran dauden 60 urte baino gehiagoko adinekoen autonomia eta bizitza aktiboa bultzatzen eta haien narriadura prebenitzen egin dugu lan Etxeberri udalerrian kokatuta dagoen norbere autonomia sustatzeko foru-egoitzan. Hala, eta pertsonan oinarritutako arreta integraleko eredutik abiatuta, urtez urte egokitu ditugu esku-hartzearen programa ugariak pertsonen behar aldakorren arabera, eta egoeren aniztasun handiari erantzun diogu dinamika malgutik eta parte-hartzailetik abiatuta, betiere haien bizi-kalitatea hobetzeko asmo irmoarekin.

Era berean, eta pandemiak aktibatuta, programa telematikoen erabilera bultzatu eta landu dugu haien bizitzako egoera ugarien aurrean babesa eta laguntza emateko haien bakardadea eta horrek eragiten dituen arriskuak arintzeko asmoz. Hori guztia egoitzan eskainitako esku-hartze presentzialarekin bateratu dugu.

BFAk, proiektu pilotu hau arrakastatsua dela uste izan arren, proiektua amaitzea eta, horren ordez, eguneko arretarako eta II. mailako mendekotasuna duten pertsonentzat etxean jarraitzeko babesa emateko foru-erakundeak Bizkaiko udalerri batzuetan pixkanaka ireki behar dituen EtxeTIC zentroetako bat ezartzea erabaki zuen.  Ekainaren 30ean amaitu zen Autonomia Pertsonala Sustatzeko Bizipoz Nerbioi Zentroarekin lotuta BFArekin genuen kontratu-harremana.