Zer da?
Txoko ezberdinetan garatuko diren bost ordutako iraupena duten Laborategi gastronomiko-sozialak. Beraietan, sukaldatzeaz gain, memoriaz, belaunaldien arteko trasmisioaz, elkarbizitzaz eta aniztasunaz mintzatzeko aukera izango dugu.
Noiz?
2021eko azaroaren 16an Mingorri Kultur Elkartean, Bilbon (Euskaraz).
2021eko azaroaren 30an, Zelai Txiki Jatetxean, Donostian (elebiduna).
Non?
Euskadiko hiru herrialdeetako txoko ezberdinetan ospatuko dira Afalosteak.
Nortzuk parte har dezakete?
25 pertsonako (gehienez) laborategi gastronomiko- sozialak izango dira (Aniztasuna ziurtatzeko oinarrizko irizpide bat mantenduko da, hau da, Txokoaren bazkide/ez bazkideen artean, gazte eta nagusiak (2/3 belaunaldi), gizonak/emakumeak…)
Afaloste ekimeneko partehartzaileek 5 € ordaindu beharko dituzte, afaria eta dinamizatutako laborategian, parte hartzearen truke.
Informazio gehiago
Eskubidez, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Erakunde-Foroa
Tel. 688 801 794 – info@eskubidez.org
