Proiektuaren bigarren asmoa elkartearen Antolaketaren inguruan gogoeta egitea izan da: elkartearen jakintzak mahai-gaineratu, barne informazio fluxuak aztertu eta guzti horrekin elkarteko rol ezberdinak identifikatu beren funtzio eta zereginekin. Guzti honekin Organigrama bat lortu da antolaketa estruktura koherente bat grafikoki adieraziz.
Bide-laguntza estiloa elkarte-kide guztiak beren izatearen eta egitekoen aurrean jartzea izan da; horren inguruan gogoeta egin zezatela; prozesuan zehar erabiltzen genituen metodologi tresnen jabetza har zezatela, etorkizunean -hein batean bederen- gogoeta prozesuak era sistematiko eta parte-hartzaile baten bidez egiteko aukera eskainiz. Finean, bere kabuz jarraitzeko ahalmenak eskainiz.
Erabili den metodologia parte-hartzailea izan da. Lau galdera nagusien inguruan:
- Non gaude? Barne-gaitasunak eta bitartekoak. Lan esparruan dauden zaitasunak eta aukerak.
- Nortzuk gara? Identitateari gainbegirada bat. Norentzat lan egiten den. Zeregina eta Baloreak.
- Noruntz goaz? Ikuspegian oinarrituz lan-ildoak finkatu. Lantzekoak diren aliantzak. Elkartearen barne dinamika.
- Nola Aurrera egin? Antolaketa estruktura finkatu. Elkarte-kide ezberdinen artean rolak banatu.
Proiektuaren ondorioz, Bihurtuz elkarteko elkarte-kideek, lehendik eztabaidatzen zituzten asmo, gogoeta eta kezkak; eta lan-dinamikan mahai-gaineratu diren beste hainbat, era sistematiko batean aztertzeko aukera izan dute, guztiak bide berean lerrokatuz.
