Guztira, 10 Laguntza Digitaleko Puntu ireki zituzten. Horietako 7, honako Barrutiko Udal Zentroetan: Errekalde, Santutxu, Zorrotza, Otxarkoaga, San Agustin, Ibaiondo eta San Inazio. Eta, beste 3, Elejabarriko aterpetxean, Ibaialdeko liburutegian eta Azkuna Zentroan.
Laguntza Digitaleko Puntuaren zerbitzuak honakoak hartzen ditu barne:
- Zuzeneko Arreta Pertsonala: erabiltzaileei zuzenduta, administrazioekin eta online zerbitzuekin izapide digitalak egiteko. Aurrez aurreko formatuan eta aurretiko hitzordurik gabe. Bi helbururekin: erabiltzailea izapidea eginda irtetea, eta era autonomoan egiten ikastea.
- Eguneroko bizimoduko kudeaketetan erabiltzen diren IKTen gaineko prestakuntza: hautemandako beharrei erantzuteko, lehendik zegoen eskaintzak behar horiek estaltzen ez zituenetan. 323 prestakuntza-ordu eman dira, kolektibo bakoitzarentzat pertsonalizatuta, 18 Eragile Sozialen 56 taldetan, arrakala digitalak gehien eragiten dien pertsonek bitarteko digitalak eskuratzeko.
2022ko Laguntza Digitaleko Puntuan 2.081 erabiltzailek parte hartu dute eta 2.302 kontsulta egin dituzte; horietatik, era positiboan ebatzi dira % 92. Erabiltzaile gehienak emakumeak izan dira (% 65), 65 urtetik gorakoak (% 43) eta espainiar nazionalitatekoak (% 78). Kontsultak aurrez aurrekoak izan dira (% 95), smartphonearekin (% 76), administrazioekiko izapideei buruzkoak (% 51) eta gaztelaniaz (% 95).
Kasuen % 90ean, arrakala digitala murriztu egin dela egiaztatu dugu. Laguntza hezigarriak funtzionatu egiten du: egin eta egiten irakatsi.
