20 Oct, 2022

Biltzenen “Ahots propioarekin: berdintasunaren aldeko emakume migratuak, ijitoak eta arrazializatuak” jardunaldia Donostian
2021eko azaroan egin dugu “Ahots propioarekin: berdintasunaren aldeko emakume migratuak, ijitoak eta arrazializatuak” jardunaldia Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean.  Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailari atxikitako zerbitzu gisa egindako lanaren baitan Biltzenek garatutako ekimenetako bat da.

2021eko azaroan egin dugu “Ahots propioarekin: berdintasunaren aldeko emakume migratuak, ijitoak eta arrazializatuak” jardunaldia Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean.  Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailari atxikitako zerbitzu gisa egindako lanaren baitan Biltzenek garatutako ekimenetako bat da.

Jardunaldia emakume migratuek, ijitoek eta arrazializatuek gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna sustatzeko, indarkeria matxista desagerrarazteko eta, horren guztiaren bidez inklusiboagoa eta ekitatiboagoa den gizarte anitza eraikitzeko funtsezko eragile gisa aitortzeko eta ikusgarritasuna emateko jardueren baitan kokatu behar dugu.

Jardunaldiaren ildo nagusia “ahots propioa” da; hau da, emakume migratuen, ijitoen eta arrazializatuen ahots propioaren oihartzuna entzunarazteko eta entzuteko, indartzeko eta zabaltzeko espazioa sortzea.

Aukeratutako formatua bi unetan banatutako goiz bateko jardunaldi presentziala izan da:

  • Pastora Filigranak (abokatua eta giza eskubideen aldeko defendatzailea) eskainitako “Normaltasun berria eta zaharra: emakume migratuen, ijitoen eta arrazializatuen eskubideekin bueltaka” esparru-hitzaldia.
  • Berdintasun eraginkorrerako bidea: partaidetza soziala, ahalduntzea eta erronkak” mahai-ingurua 3 hizlarirekin: Cecilia Themme (SOS Racismo Federazioa); Lidia Kinson (ONG Mulisol – Mundo Libre y Solidario GKE); Djamila Zereiby (IMME – Emakume Musulmanen Integrazioa Euskadin). Mahai-inguruaren helburua zen partaidetza sozialaren bidez emakumeen ahalduntze-prozesuei ikusgarritasuna ematea eta haien eskubideak gauzatu ahal izateko aurrean dituzten erronkak ezagutzea.

Emakume ijitoen egoera gertu-gertutik ezagutzeko asmoz, mahai-inguruan parte hartzeko gonbidapena egin zioten Ijito Herriaren Erabateko
Sustapenerako eta Partaidetza
Sozialerako Kontseiluko Emakume Ijitoen Batzordeari, baina azkenean ezin izan zuen batzorde horretako ordezkariren batek parte hartu.

Inaugurazio-ekitaldian izan zen Emakundeko zuzendaria, Izaskun Landaida. Bere hitzaldian, Euskadiko berdintasuneko politika publikoetan emakume migratuen, ijitoen eta arrazializatuen behar espezifikoei arreta ematearekin lotutako konpromisoa berretsi zuen. Horrez gain, esparru guztietan eskubideak gauzatzeko, aitortzeko eta haien partaidetza indartzeko abian jarritako ekintza espezifikoak eta zeharkakoak aipatu zituen banan-banan.

Parte-hartzaileen artean iritziak trukatzeko prestatutako guneetan ekarpen ugari jaso ziren.

Jende askok ahoz, in situ, egin zuen haien balorazio positiboa, antolakuntza zorionduz. Partaidetzari dagokionez, 38 pertsona bildu ziren. Haien artean, 32 emakumeak ziren, eta 6 gizonak.

Jardunaldiak hedapen eta presentzia handia izan du sare sozialetan, edukiak partekatuta jardunaldi aurretik eta ondoren beren ekarpena egin baitute honako hauek eta beste erakunde eta partikular batzuek: Biltzen, Emakunde eta Mulisol.

Jardunaldiaren balorazio orokorra oso positiboa izan da eta ondorio gisa honako hau nabarmendu nahiko genuke: uneotan bete-betean asmatu genuen jardunaldia antolatzea erabakita.

Jardunaldiako kartela