10 Dec, 2019

haritu_datos_dsigualdad_6_9
Duela lau urte inguru, Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan, eta Interzonasek ondutako Teknotrakitanaque topaketaren baitan, Abelardo Gil Fournierren telekonferentzia batean parte hartu nuen (aipatutako erreferentziak ikertzea gomendatzen dizuet, ez baititut hemen zehaztasunez aztertuko).

 

Bada, orduan jabetu nintzen estreinakoz Interneteko enpresa handiei publizitateaz eta gure datu pertsonalez (zure izena, non bizi zaren, zure telefonoa…) gainera, gure jokabideen datuak interesatzen zaizkiela (zer interesatzen zaizun, non kontsumitzen duzun, zergatik haserretzen zaren, nor maite duzun…). Orduan jabetu nintzen pertsonek makineria elikatzen dugula gure interakzioen bidez. Baina zein da jokabideen datuen prozesamendutik sortutako “produktua”? 

Dirudienez, jokabidearen aldaketa bera da produktua; hortaz, enpresek ez digute nahi duguna saltzen, baizik eta gure jokabideak aldatzen ahalegintzen dira haiek nahi dutena saltzeko. Hartara, egun ez dago boladan sasoi bateko “egin merkatuak eskatzen duena”leloa; bai ostera, “eraldatu merkatua saltzeko duzuna eros dezaten”. Gai horri buruzko erreferentzia batzuk erantsi ditut beherago, gaia ez baita hain sinplea.

Merkatua eta seguruenik zerbait gehiago gobernatzeko asmo hori dela eta, “datuen industria”gizartea artatzen duten gune instituzional guztietan sartzen ari da: hezkuntzan, osasungintzan… Hala, lana erraztuz, mendekotasunak sortzea lortzen dute, eta dirudienez, prezioa baxua iruditzen zaigu: gu gobernatzeko gaitasuna ematen diegu (oharra: gogoeta hau Azkuna Zentroko #OpenCodesWhe are data-an ere bildu da).

Testuinguru horren baitan, datuen ustezko neutraltasuna eta jokabideak zuzentzen dituzten algoritmoen diseinua beste gai garrantzitsu bat da. Badirudi diskriminazioa eta alborapena betikotu egingo direla logika horretan, zeinetan ez da teknologia zalantzan jartzen.

Horren harira, Montera34 izeneko kolektiboari eskatu diogu Mentir con datos: Manipulaciones y mentiras blancas izeneko tailerra aurkezteko, abenduaren 11n eta 12an. Datuen hainbat ikusarazterekin osatutako ibilbidea izango da, zeintzuk nahiz eta objektiboak eta inpartzialak diruditen, subjektibotasunez kargatuta daude, bai eta asmo onez ere.

Tailerrean, mota askotako ikusarazteak aztertuko dira, ariketa praktikoen bidez, azaldutako kontzeptuak ulertzeko asmoz.

  • Montera43 Alfonso S. Uzabal eta Pablo Rey Mazonek osatutako kolektiboa da, zeina webguneen garapenean, datuen ikusaraztean eta arte digitalean aritzen den. BlacktodeFuture izeneko bot bat sortu dute Twitter-erako, Caja Madrid‐Bankiako black txartelen gastuak aurrez grabatuta argitaratzeko. Horrekin batera, Efecto Airbnb tailerrak ere sortu dituzte, Airbnb-k hirietan duen inpaktua taldean aztertzeko asmoz.
  • Pablo Rey Mazonek ikerketa eta esperimentazioko hainbat kolektibotan parte hartu du; tartean, Basurama, Wikitoki edo Publiclab. Bere lanaren xedea da informazioa eskuragarriagoa egitea. Egun, Espainiako ustelkeriari eta hedabideei buruzko ikusarazteak garatzen ditu; esaterako, ustelkeriaren kolorea. 2016an, eta beste wikitoker batzuekin batera, Bilbao Data Lab datuen kulturari buruzko komunitatea abiatu du.

Erreferentziak:

  1. Seguir con el problema, Donna Haraway
  2. En el enjambre, Byung Chul Han
  3. El capitalismo de la vigilancia, Shoshana Zuboff

Seguru askoz erreferentzia gehiago daudela, utz iezaguzu zurea ere.