28 Dec, 2023

Une hauetan lau harrera-baliabide kudeatzen ditu EDE Fundazioak. Horien bidez, 160 migratzaileri eta errefuxiaturi ematen diegu arreta.
- Olakueta Etxea (Berriz) 2018ko irailean sortu zen, urte hartan izandako Saharaz hegoaldeko migratzaileen etorrerari erantzuna emateko. Zaurgarritasun-egoeran dauden 34 pertsona eta familiari ematen die arreta. Zaurgarritasun-egoeran dauden 30 pertsona eta familiariei ematen die arreta, batez beste.
- Mañarikua Egoitza (Derio) berriz ireki genuen 2021eko abenduan, ZEHARek eskatuta, Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren lehen harrera-sistemarako. 42 asilo-eskatzaileri ematen die arreta, batez beste.
Errusiaren inbasioaren ondorioz Ukrainatik etorritako pertsona eta familiei erantzuna emateko, honako baliabide hauek jarri ditugu martxan. Gaur egun, artatutako pertsonen jatorria zabaldu egin da, guztiak ere nazioarteko babesa eskatzen dutenak:
- BBK Bilbao Good Hostel (Bolueta), 77 pertsonarekin, Lantegi Batuakekin elkarlanean, guztira 16 familia / 65 pertsona laguntzen ditu.
- Atxuri egoitza (Bilbo), gizarte-babesa eskatzen duten gizonentzako harrera-baliabidea da, eta 24 dira baliabide horretan hartzen direnak.
Harrera-baliabide hauek martxan jartzeko ahalegin handia egin dugu barneko eta kanpoko elkarlaneko harremanak aktibatzeko, eta 30 pertsona inguruko lantaldea osatu dugu arreta zuzena emateko. Ahalegin horrek jarraitzen du aldi baterako gizarte-bizitoki horiek sendotzeko eta pertsonei arreta eta esku-hartze egokiena eskaintzeko.
Honako hauek dira errefuxiatuekin egiten ditugun jarduketa nagusiak: hasierako harrera (ostatu ematea eta mantenua), oinarrizko beharrei eta kudeaketei arreta ematea (osasuna, aldi baterako babesa eskatzea, hizkuntza ikastea, eskolaratzea…), beharrezko arreta psikosoziala (laguntza psikologikoa, gerraren inpaktua lantzea, doluak, estres traumatikoa eta post-traumatikoa) eta ingurunearekiko lotura (boluntariotza, jarduerak, kultura, kirola eta aisialdia), bigarren gizarteratze-fase batera edo gizartean txertatzera bideratuta.