25 Oct, 2023

Erakundeetako aholkularitzak Eudeli lagundu dio berdintasunaren arloko prestakuntza-premien diagnostikoa egiten eta garatzen, eta horri dagokion prestakuntza ematen. Horri esker, langileek beren eguneroko eginkizun eta zeregin espezifiko bakoitzean genero-ikuspegia aplikatzeko beharrezko tresnak eta baliabideak dituzte.

Langileak sentsibilizatzea emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, eta genero-ikuspegiaren zeharkakotasuna erraztea langileen ekintza eta zereginetan, ezagutza orokor eta espezifiko batzuk eskuratuz emakumeen eta gizonen berdintasunerako materialean, arlo guztietan aplika daitezkeenak, izan da prozesu honen helburu nagusia.

Hurrengo ataletan prozesu hori garatzeko erabilitako metodologia zehatz-mehatz azaltzen da.

  • Berdintasunaren arloan antzemandako beharrei erantzun dien diagnostikoa egitea
  • Lehenengo prestakuntzaekintzak

Horrela, Eudelen prestakuntza-beharren diagnostikotik abiatuta lortu beharreko helburuak eta lorpenak identifikatu dira, eta honako proposamen hauetan oinarritu dira:

  • Langile guztiek identifikatutako beharrei erantzutea, funtzio eta zeregin espezifiko bakoitzean genero-ikuspegia aplikatzeko behar diren tresnak eta baliabideak izan ditzaten. Azken helburu hori lehentasunezkoa izan da; izan ere, prestakuntza-moduluen bidez, genero-ikuspegia txertatzeko gaitasuna eman zaie langileei, eta ikuspegi horren zeharkakotasuna lortuko da.
  • Langileak genero-berdintasunaren arloan sentsibilizatzea, Eudeleko langile guztiak inplikatzeko, arlo horretan indarrean dagoen araudia betetzean.

Azken batean, dokumentu bat landu dugu ikuspegi integratzaile batetik, lanpostuei eta haien ezagutza-arloei lotutako ibilbide propioa izango duena. Horrek guztiak, langileak prestatzeaz gain, antolaketa-aldaketak eragin ditu. Beraz, garapen-prozesua parte-hartzailea izan da, eta prestatzeko dauden pertsonen ekarpenak barne hartu ditu.

Gainera, Eudelen, sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpeneko egoerei arreta emateko protokoloaberrikusten eta eguneratzen lan egin dugu, sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena edozein egoeraren aurrean tolerantziarik zero izateko estrategiaren esparruan. Eta hori langileen artean sozializatu dugu, berdintasunaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera.