20 Nov, 2023

2022tik Euskadiko Hiri Agendako- Bultzatu 2050 lantaldea dinamizatzeko laguntza teknikoa ematen dugu, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzarekin eta NBE Habitat erakundearekin koordinatuta.

Euskadiko Hiri Agendak- Bultzatu 2050 Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen potentziala hobetzeko politika publikoak sistematizatzeko, orientazio estrategikorako eta koherentziarako ahaleginari erantzuten dio, hazkunde ekonomikorako, iraunkortasunerako eta gizarte-kohesiorako aukerak eskaintzeko. Plana ezartzearekin batera, ekintza-plan bat egiten da, gobernu-programak eta programa hori garatzen duten sektore-politikek 17 GJHei lotutako helburu eta jomugekin duten lerrokatze- eta ekarpen-maila islatzen dituena.

Lehentasunen Programaren ezarpena errazte aldera, Gizarte Trantsizioko eta Agenda 2030eko Eragile Anitzeko Foroa eratu zen. Foro horren egiturak osoko bilkura, batzorde iraunkorra eta bost lantalde ditu: gobernantza, Euskadiko Hiri Agenda-Bultzatu 2050, Eraldaketa Soziala, Eraldaketa energetiko-klimatikoa eta Eraldaketa ekonomiko-digitala.

Euskadiko Hiri Agendako- lantaldearen helburua da GJHak inplementatzeko esparru bat eskaintzea Euskadiko ingurune populatu guztietan. Gainera, lantaldeak Euskadiko hiri-lurraldeen arazoei, erronkei eta konponbideei buruzko urteroko hausnarketa estrategikoa bilatzen du. Halaber, Agenda 2030en kokapen-prozesuei bultzada estrategikoa ematea, hiri-dimentsioko ekimen estrategikoei buruzko iritzia sortzea eta Bultzatu 2050en ezarpenari buruzko urteko txostena eztabaidatzea eta onartzea bilatzen du. 2030 Agendan inplikatutako Eusko Jaurlaritzako sailetako ordezkariek osatzen dute lantaldea. Honako hauek ere osatzen dute: foru-aldundietako ordezkariak, EUDELekoak, EAEko hiriburuetako ordezkariak, enpresak, mundu akademikotik datozen adituak eta gizarte-eragileak.

EDE Fundazioarentzat espazio berritzaileetan lan egiteko aukera bat da, jasangarritasunaren eta hiri-eraldaketaren ikuspegitik, gure jarduera-eremu tradizionaletik kanpo duden beste eragileekin espazioak partekatuz.