23 Oct, 2023

Aurten Fekoorrekin batera aritu gara (Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea) ordainsarien auditoria egiten. Ekintza hori III. Berdintasun Plana (2022-2025) garatzeko emakumeen eta gizonen berdintasun-egoeraren diagnostikoaren barruan kokatzen da. Auditoria gardentasun-tresna bat da, enpresaren ordainsari-sistema nolakoa den eta sistema horren aplikazioak emakumeen eta gizonen arteko ordainsari-desberdintasun diskriminatzaileak eragin ditzakeen ikusteko.

Ordainsarien auditoria hau bat dator Nazio Batuen Erakundeak 2030 Agendan ezarritako Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH). Mundu mailan benetako garapen iraunkorra lortzea eta klima-aldaketari, desberdintasunei eta pobreziari aurre egitea da haren helburua.

Zehazki, 5. helburua (genero-berdintasuna) eta 8. helburua (lan duina eta hazkunde ekonomikoa) lortzen laguntzen du.
Jarraitu dugun prozesu metodologikoa bi fasetan garatu da:

  • Enpresaren ordainsari-egoeraren diagnostikoa, horretarako egin baita:
    • Lanpostuen balorazioa sistema analitiko batekin, balorazio-faktore objektiboak eta jardueraren garapenarekin lotutakoak kontuan hartuta.
    • Ordainsarien arteko aldea eragiten duten beste faktore batzuen garrantzia aztertzea.
  • Ordainsarien arteko desberdintasunak zuzentzeko jarduketa-plan bat ezartzea, helburuak, jarduera zehatzak, kronograma eta horiek ezartzeaz eta horien jarraipena egiteaz arduratuko den pertsona edo pertsonak zehaztuz.

Txosten honen bidez, zehatz-mehatz eta zorrotz jaso dugu Fekoor erakundean emakumeen eta gizonen ordainsari-berdintasunaren egoera. Horrek lanpostuaren, lanbide-taldearen eta balio bereko eskalen araberako ordainsari-arrakalak eta dagozkien neurri zuzentzaileak identifikatzea ekarri ditu.